1

Alderdi politikoak eta kooperatiboak

Atzo, Bilbon, Kooperatiba-eztabaidarako Foroa den FOROKOOP dela eta, alderdi politikoak eta kooperatibei buruzko jardunaldia izan zen.

Ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailburua den M. Jesus San Josek ireki zuen. Honekin batera, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidentea den Javier Goienetxeak eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa presidentea den Rosa Lavinek parte hartu zuten.

Jarraian, Eusko Mogimendu Kooperatiboaren bideoa proiektatu zen.

Bideoa bukatuta, Sevilla Unibertsitateko irakaslea den Juan Torres Lopezek “El papel de las empresas Cooperativas en la sociedad actual” hitzaldia bota zuen.

Mintzaldia amaitu eta gero, Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoen arteko mahai ingurua antolatu zen, EAJ-PNVkoa den Aitor Urrutiarekin hasiz eta PPkoa den Carmelo Barriorekin bukatuz.

Laburbilduz, hauek izan ziren esandakoak:

  • Eusko Legebiltzarreko indar politiko guztiek Euskal Kooperatiben Mugimenduarentzako paper kuantitatibo eta kualitatibo garrantzitsuago bat eskatu dute.
  • Bat etorri dira eta denek nabarmendu dute oso garrantzitsua dela Kooperatibo Mugimenduan presente egotea azterketak egin eta erabakiak hartzeko gaur egun martxan dauden foro instituzional guztietan. Horrela, kooperatiben ezagutza eta balioak mota guztietako erakunde instituzionaletan txertatuko direla ziurtatuko da, hala nola industria-politika publikoak kudeatzeko ardura daukaten guneetan, hezkuntzaz arduratzen direnetan, enpleguaren ingurukoetan, gizarte-politiken ardura daukatenetan, etab.
  • Alderdi politikoetako arduradunek mundu osoan ezaguna den erreferentzia honen balioa goraipatu dute. Bere eguneroko jardunak erakusten du posible dela aberastasun ekonomiko eta soziala lortzea, pertsonak ahalduntzea eta proiektuen iraunkortasuna eta lurraldearekiko lotura ziurtatzea.
  • Horrez gain, legealdi honetan euskal kooperatiben Lege berria onartzea aurreikusita dago, eta indar politiko guztiek aho batez nabarmendu dute horrek sortuko dituen aukera berriak.

Bukatzeko, Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak itxi du foroa, eta bere hitzaldian euskal kooperatibismoak etorkizuneko garapen-eredua eraikitzeko eta zabaltzeko daukan garrantzia azpimarratu du, “pertsonak oinarri dituen eredua, herrialdeak eta kooperatiben mugimenduak komunean dituzten balioak ardatz hartuta: elkarlana eta kooperazioa, hots, auzolana”.