1

Alfredo Montoya, Gipuzkoako Arrantzaleen Federazioen Elkartea eta Serrats semeak kontserba empresa, Gonzalo Nardiz 2018 sariekin sarituta

Nekazaritzako elikagaien katean eta Euskadiko landa ingurunean egindako ibilbide profesional eta enpresarial eredugarri eta luzeei erakutsitako esker onak dira.

Iñigo Urkullu Lehendakariak entregatu du saria, eta Gonzalo Nardiz, Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuko lehen nekazari sailburua, gogoratzeko ere balio du.

Lehendakaritzaren egoitzan egin da ekitaldia, Vitoria-Gasteizen, eta bertan bildu dira estamentu instituzionalen 150 ordezkari baino gehiago eta lehen sektorearekin, nekazaritzako elikagaien katearekin eta Euskadiko nekazaritza eremuarekin lotura duten profesionalak.

Gaur, Federazioaren presidente ohia den Alfredo Montoya, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak eta  Hijos de Jose Serrats kontserba enpresak Gonzalo Nardiz 2018 sariak jaso dituzte, Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu  Arantxa Tapiaren eskutik.

Informazio gehiago Eusko Jaurlaritzaren IREKIA web orrian eta hemengo bideoan