Arabako foru aldundiko nekazari diputatua federazioarekin bilduta

1

Herenegun, asteartea, Federazioaren Kontseilu Errektorea Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Diputatua den Eduardo Aguinacorekin eta zuzendaria den Alfredo Saez de Castillorekin batzartu zen.

Bilera honekin bukatzen dira Foru Aldundiekin ezagupen elkarrizketak. Bilera hauen helburuak Nekazaritzako arduradun berriekin elkar ezagutzea izan da.

Bilera Diputazio-eraikuntzan egin zen. Agertutakoen eta Federazioaren aurkezpenaren ondoan, foru-arduradunei jakinarazi zitzaizkion kooperatiben eskaerak: bolumena eta eskaintza biltzearen beharra, balio-erantsiaren sormena, eta nekazaritza eta enpresak profesionalizatzea.

Era berean, nekazari-gazteak kooperatibetan sartzerakoan tratamendu on bat edukitzearen beharra somatu zen, bai merkaturatze kooperatibetan, bai ekoizpen-kooperatibetan. Hain zuzen ere, ekoizpen kooperatibetan txarto tratatzearen joera ageri geratu zen, bai gazteak sartzerakoan, bai mendi-laguntzak banatzeko orduan.

Beste aldetik, errentagarri eta iraunkorragoak diren ustiapenak indartzearen alde mintzatu zen, epe erdira porrota dakarten proiektuen kontra jarriz.

Foru arduradunek Kooperatiben bategite eta industrializazioaren aldeko pausoak ematearen aldeko erronka bota zuten. Kooperatibak, nekazari ekoizpenerako trakzio indarra dirlakoan.

Bukatzeko, oso ondo baloratu ziren produktu kooperatiboak merkatuan kokatzeko, kalitate, errentagarritasuna eta lekukotasuna irizpideekin. (Adibidez: Labelak, Jatorrizko Deiturak, Karbono Aztarna, eta abar)

Bileran parte hartu zutenekin argazkia atxikituta.