1

ARABAKO SAGRAL ETA GARLANen ARTEKO FUSIOA ONARTUTA

Joan den asteazkenean GARLAN kooperatibak eta larunbatean SAGRAL kooperatibak bat egitea onartu zuten bere batzarretan.

Emaitza, Arabako Lurralde osoan biltegiak dituen kooperatiba, 850 bazkide inguru, Arabako zerealaren %80 merkaturaturik eta 70 milioi euro inguruko fakturazioa.

Bat-egite prozesua denbora errekorrean egin dute Mikel Lopez de Armentiak eta Andres Garciak, GARLAN S. Coop. enpresako presidente eta kudeatzaileak, eta Araceli Ruiz de Alegria eta Angel Calvo SAGRAL S. Coopeko presidente eta kudeatzaileak.

Kooperatiba berriak GARLAN izena gordeko du, eta Araban kooperatibismoak zereal, oleaginoso eta proteaginosoetan duen lidergoa indartzen du. Era berean, kooperatibako gainerako atalak, hala nola patatak, lekaleak, kreditua eta aseguruak, oso indartuko dira.