1

ARABAKO ZURBANOKO ANOGA KOOPERATIBAK BERE 50 URTEURRENA OSPATU ZUEN

Joan den larunbatean, 50 inguru bazkidek ospatu zuten ANOGA kooperatibaren 50 urteurrena, kooperatiba sortu zenetik.

Ekitaldian, kooperatibaren presidentea den Jose Antonio Perez de Villarreal-ek hitz batzuk esan zituen. Geroago luntxa eta anaiarteko bazkaria egon zen.

ANOGA Kooperatibak Araba osoaren bazkide eta bazkide ez direnekin lan egiten du. Hiru negozio ditu, alegia:

  • Landa denda. Burdindegia, arropa eta lan-oinetakoak, erreminta txikiak, landareak eta zuhaitzak, albaitarien artikuluak, oiloak…
  • Pentsu, ongarriak eta fitosanitarioak
  • Zerealen salerosketak. Anoga GARLAN kooperatibaren bazkidea da eta honen bidez zerealak saltzen ditu.

Aintzinean, kooperatibak beste negozio batzuk ere izan zituen, hala nola pentsuen fabrika edo ganaduen salerosketa.  Errentagarritasuna faltagatik uztzi zituen eta.