1

Asekoop – Euskadiko Senior Aholkulari Kooperatiboen Elkartearen

Asekoop, Euskadiko Senior Aholkulari Kooperatiboen Elkartearen helburu, jarduera eta xedeen inguruko diptiko bat erantsi dizut.

Diptikoarekin batera, bidalitako idazki honetan, informazio gehiago eman nahi da, Asekoopen egitekoa, helburuak eta jarduerak hobetu ezagutzeko.

Asekoop irabazi asmorik gabeko elkarte bat da; Konfekoopek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa) eta aholkulariek parte hartzen dute.

Euskadiko Kooperatiba Mugimenduaren partaidea da eta euskal kooperatibismoaren Erakunde Adierazgarri guztien babesa dauka.

Funtsezko egitekoa zera da, proiektu honetan parte hartu nahi duten Euskadiko Kooperatibei laguntza ematea, enpresa eta sozietate arloko kudeaketan.

Senior Aholkulari guztiak euskal kooperatiben mundukoak dira; arlo horretan egin dute lan bizi osoan, erretiroa hartu arte. Aholkularitza borondatez eta modu desinteresatuan ematen dute, hala behar duten euskal kooperatibei bere esperientzia eta ezagutzak eman ahal izateko ilusioarekin.

Gaur egun, sei Aholkulari dira eta hogei kooperatiba ingururi ematen diete aholkularitza. Orain arte, kooperatiben asebetetze-maila bikaina izan da.

Kooperatiba gehiagok interesa izango balute, profesional gehiago daude proiektuarekin bat egiteko prest.

Proiektu honetan parte hartzea borondatezkoa da guztiz, eta kooperatiba bakoitzak hala nahi duenean utz dezake. Ez dago gutxieneko eperik.

Asekoopen finantzaketa Konfekoopek egiten du batez ere (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa). Kooperatibek kopuru sinboliko batzuk ematen dituzte, proiektuan inplikatuago sentiarazteko helburuarekin, batez ere.

Honakoak dira Kooperatiben hileroko ekarpenak:

  • 10 lanpostu arte: 0 euro.
  • 11 eta 25 lanpostu bitartean: 10 euro (BEZ kanpo).
  • 25 lanpostutik gora: 30 euro (BEZ kanpo).

Hala ere, Kooperatibaren egoera dela eta, baliteke ordainketa egitetik salbuestea.

Bereziki aipatu nahi den aspektu bat, Aholkularien konfidentzialtasuna da, Kooperatiben inguruan jasotako informazioari dagokionez.

Azkenik, informazioa eskatzera animatu nahi zaitut, inolako konpromisorik Gabe.

2018 Diptico ASEKOOP