1

Castilla La Manchan AGROSMARTcoop Europar proiektuak egindako Nazioarteko Foroa bukaturik

Berrikuntza, Kooperazioa eta Lehiakortasuna lelopean joan den astea burutu zen AGROSMARTcoop proiektuaren Nazioarteko Foroa.

Espainako zenbait autonomía-erkidegotik, Frantziako Aquitaniatik eta Portugaleko Iparraldetik,  ehun bat kooperatiben eta erakunden ordezkari bildu ziren egitarau zabal bat betetzeko. Besteaz beste, esportazio digitalaz, internazioanlizazioaz, berrikuntza teknologikoa eta elkarlanaz hitz egin zen.

Egutegi estu baten, arrakastako zenbait kasu erakutsi ziren. Era berean, Alcazar de San Juanen DCOOP kooperatiba eta Tomelloson Virgen de las Viñas kooperatibak bisitatu ziren.

Euskaditik, Federazioarekin batera, Udapa, Paturpat, Talleri, Covila eta Union de Cosecheros de Labastida kooperatibak egon ziren ordezkaturik.

Hurrengo AGROSMARTcoop proiektuaren Nazioarteko Foroa Burdeosen egingo da, maiatzaren erdialdean.

Atxikita, argazki batzuk.