Berriak

Currently browsing: Berriak

  • ARABAKO SAGRAL ETA GARLANen ARTEKO FUSIOA ONARTUTA

    Joan den asteazkenean GARLAN kooperatibak eta larunbatean SAGRAL kooperatibak bat egitea onartu zuten bere batzarretan.

    Emaitza, Arabako Lurralde osoan biltegiak dituen kooperatiba, 850 bazkide inguru, Arabako zerealaren %80 merkaturaturik eta 70 milioi euro inguruko fakturazioa.

    Bat-egite prozesua denbora errekorrean egin dute Mikel Lopez de Armentiak eta Andres Garciak, GARLAN S. Coop. enpresako presidente eta kudeatzaileak, eta Araceli Ruiz de Alegria eta Angel Calvo SAGRAL S. Coopeko presidente eta kudeatzaileak.

    Kooperatiba berriak GARLAN izena gordeko du, eta Araban kooperatibismoak zereal, oleaginoso eta proteaginosoetan duen lidergoa indartzen du. Era berean, kooperatibako gainerako atalak, hala nola patatak, lekaleak, kreditua eta aseguruak, oso indartuko dira.

  • Eroski – El Boulevar Merkataritza Zentroan aurkeztu dira Arabako produktuen sustapena

    Gaur goizean, aurten EROSKIk merkaturatuko dituen Arabako produktuak aurkeztu dira.

    Ekitaldira Kooperatiben ordezkapen handi bat joan da, besteaz beste, GARLAN, UDAPA, PATURPAT, Elbillarko San Roke Kooperatiba eta Labastidako Kooperatiba. Instituzioen artean, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta HAZI egon dira, besteaz beste.

    Hauetaz gain, Arabako Nekazari eta Ganaduzaleen sindikatuaren presidentea den Javi Torrek, EROSKI kooperatibarekin itun bat sinatu du. Helburua, Arabako elikagaiak bultzatzea.

    Bukatzeko, lekale eta patataekin egindako pintxoak dastatu dira, ardo kooperatibo eta Añanako gatzarekin bustituak.

  • AGROSMARTglobal proiektua abiarazi da, kooperatibako produktuen nazioartekotze digitala laguntzeko

    Joan den astean egin zuten AGROSMARTglobal proiektu berriaren aurkezpen jardunaldia, Santiagon.

    Proiektua 2022ko irailean amaituko da, eta merkaturatzeko estrategia digitala gure kooperatibetara hurbiltzeko aukera emango du.

    Gure erakundean proiektu honen arduraduna Maite Corres da; beraz, informaziorik behar izanez gero, bertara jo dezakete mcorres@euskadi.coop. helbidera.

    Proiektu berri honen bazkide diren erakunde guztiek parte hartu zuten ekitaldian. Honekin batera doa prentsa-ohar ofiziala, baita ekitaldiaren argazkiak ere.

    20191029 Nota de prensa presentacion proyecto Santiago

  • EUSKALOVO Km0 jaio da, Euskadiko oilo arrautzen ekoizleen elkartea

    Elkarteko kideek EUSKALOVO Km0, Hobea eta Norovo markekin merkaturatuko dituzte beren produktuak.

     

    Helburua da hegaztizainek enpresa handien mende dagoen merkatu global batean lehiatu ahal izatea, aldi berean elikagaien kalitatea, segurtasuna eta jatorria bermatuta.

     

    Gaur goizean EUSKALOVO Km0 aurkeztu da, oilo arrautzen ekoizle diren nekazarien elkarte gisa, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Politikako sailburuordek Bittor Orozek presiditu du aurkezpen ekitaldia.

     

    EUSKALOVO Km0 elkartea berriki sortu da, eta gaur egun zortzi bazkide sustatzaile ditu. Horiek 11 milioi euro inguru fakturatzen dute, eta elkarteak aurreikusten du 2020a amaitu baino lehen Autonomia Erkidegoan guztira ekoizten denaren ia ehuneko 80 elkartean integratzea kooperatiba erregimenpean.

     

    Ekitaldia Bilbon egin zen, eta bertan parte hartu zuten, halaber, Josune Larrabek, hegaztizainak eta EUSKALOVO Km0 elkarteko presidenteak, eta hurrenez hurren Corporación OVO12 eta EuskalOvo Km 0 erakundeetako kide diren Celestino Ajak eta Alex Garmendiak ere, eta horiek elkarteak egun dituen erronkak eta etorkizunean izango dituenak aurkeztu zituzten.

     

    EUSKALOVO Km0 nekazaritza elkarte kooperatibo bat da, eta 2019an jaio da, ekoizleak elkartzeko asmoarekin eta ekoizle guztiei batera onurak ekarriko dizkieten eta, hitz batean, gero eta zorrotzagoa den merkatu batean kalitatearen hobekuntzan eta lehiakortasunean eragin nabarmenak edukiko dituzten zerbitzuak eta funtzionamendu egiturak ezartzeko bokazioarekin. Ekoizleek beren ustiategietako produktuei irteera komertziala bilatzen egindako lanaren emaitza da erakundea, baita zuzenean edo zeharka balio erantsi gehiago sortzen uzten duten baterako politika komertzialen emaitza ere.

     

    Nekazari Ekoizleen Elkarte honetako kideek EuskalOvo Km0Hobea eta Norovo markekin merkaturatuko dituzte beren produktuak. Nekazari Ekoizleen Elkarteko kide izateak hegaztizainari ahalbidetuko dio bere produktua banatzen, bai azalera handietan (banaketa marka propioak sartuz), bai ohiko saltokietan eta Horeca kanalean. Helburua da batera iristea bakarka iristea ezinezkoa litzatekeen merkaturatze kanaletara.

     

    Zortzi bazkide sustatzaile

    Gaur egun, erakundeak zortzi bazkide sustatzaile dauzka, eta bazkide horiek 11 milioi euro inguruko negozio bolumena dute batera eta Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan daude presente. Ekoizleak era askotakoak dira; bolumen ertaineko famili ustiategiak daude eta langile bakar batek osatutako ustiategi txikiak ere badaude, eta granja edo hazteko mota guztiak ere sartzen dira: kaiolakoak, lurrekoak, landakoak eta ekologikoak. Enpresa hauek dira:

    – Avicola Aspuru

    – Larrabe Oilotegia

    – Granja Uriagereka

    – Avicola San Blas

    – Sat Reservado La Andaya

    – Explotaciones Agropecuarias Sakana

    – Aitziber Saez Sarachaga

    – Leire Tellitu Rozas

     

    Euskadin dagoen mota honetako lehen elkartea da EUSKALOVO Km0, eta elkartea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru aldundien laguntza eduki da. Nekazari Ekoizleen Elkarteak dira ekoizle txikiak batzea lortzeko eta horren bitartez industria eta banaketarekin indarrak orekatzeko EBk bultzatutako figura bat. Nekazari Ekoizleen Elkarteek Europako laguntzak eskuratu ditzakete batez ere (bultzatzeko modua izan zen), eta laguntza estatalekin osatuko dira laguntza horiek. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzekin osatuko dira. Sortu berri denez, Euskalovo Km 0 elkarteak ez du oraindik laguntzarik eskuratu, baina, bere sustatzaileen arabera, urtea amaitu baino lehen laguntzaren bat eskuratzea espero dute.

  • ARABAR ERRIOXAKO MAHATS-BILKETA BUKATZEN: KALITATE BIKAINA, KOPURU TXIKIA

    Mahatsaren %80aren jasota, kalitate bikaina eta kopuru bajuarekin baloratu daiteke aurtengo mahats-bilketa

    Hegoaldean, ia, mahats-bilketa bukatuta dago. Labastida inguruan, aldiz, %50a jaso dute.  Aurten, azpimarratu behar da kalitate bikaina. Alegia, mahatsak gradu handia, kolore ona eta oso osasuntsu dago. Beste aldetik, ekoizpena oso txikia izan da, ohiko urte batekin konparatuz, %25 baxuago.

    Nabarmendu ere, gero eta ohizkoa den mahats-bilketa garaiaren aurrerapen handia. Aurten, jasotako lehor handia eta iraileko euriteek, hiru aste aurreratu dute mahats-bilketa. Honetaz gain, mahats-bilketan egon den eguraldi onak bizkortu du uzta.

    Aurten, upategi kooperatibek, bataz bete, 10 miloi kilo jasoko dute. Gutxi gora behera, Arabar Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren %13a.

    Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak jakinarazi digu gaur egungo ardura-gaiak, alegia,

    Mahastizaintzaren arloan:

    • lan-ikuskapenak, mahastizainari laneko-jazarpena ikutuz,
    • klima aldaketa eta bere eragina nekazaritzan.

    Merkataritza arloan:

    • Brexit-a eta Estatu Batuek muga-zergeekin egindako mehatxuak.  Bi herri hauek Errioxako ardoaren % 32a erosten dute.
    • Erakunde pribatu batek, -Errioxako Kontseilu Arautzaileak-  Arabar Errioxaren izena erregistratu duela.

     

  • Euskadiko Kooperatiben Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak parte hartu du PREVENCIONARen II Biltzarrean.

    Biltzarra, lan arriskuetan aditua eta estatu mailekoa izan da, Madrilen egin da, urriaren 3an eta 4an.

    “Teoriatik Praktikara” izenburuarekin estatuan dauden lan arriskuen prebentziorako aditu handienak bildu ditu. Helburua, esperientziak, joerak eta jardunbide egokiak partekatzea izan da.

    Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren teknikoak OSALANen ordezkariekin egon dira. Elkarrekin, “2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektoriala”z informatu dute.

  • FOARSE – EGE XIII. BILTZARRA BUKATURIK

    Atzo, urriak 2, asteazkena, Gasteizko Europa Jauregian, Enpresen Gizarte Erantzukizunari buruzko Arabako Foroaren XIII. Biltzarra egin zen.

    Jardunaldiaren helburua ea enpresak prest dauden aldaketa globalari aurre egiteko jakitea izan zen.

    Jardunaldia Guillermo Dorronsorok, Ibermáticako Iparraldeko zonako zuzendariak eta pertsonengan eta erakundeetan izandako aldaketaren adituak, emandako erakusketa batekin hasi zen. Erakusketan oso modu bisualean hitz egin zuen hurrengo 10 urteetan mundu mailan izango dugun aldaketa sozial eta teknologikoaz.

    Ondoren, EGA Master eta Mercadona enpresek EGEn duten esperientzia azaldu zuten, baita RPK enpresak ere. Azken hau, automobilgintzaren sektorean jarduten duen kooperatiba da. EGE politikan antolakuntza aldatzeko proiektu interesgarria du eta.

    Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendari Jokin Diazek itxi zuen jardunaldia. Eusko Jaurlaritzak Enpresen Erantzukizun Sozialaren alde egindako apustu irmoa azaldu zuen, batez ere Kooperatibismoaren arloan lan egiten dutenena

    Euskadiko Kooperatiben Federazioaren presidente  Rosa Lavinen argazkia erantsi da, RPK Kooperatibaren presidente Josu Etxebarriarekin eta Leire de Guevara, Gizarte Kudeaketako zuzendariarekin batera.

  • Nekazari-elikagaien Kooperatiben emakume-bazkideak, iraunkortasunaren bermea eta landagunean aurrerapena

    Euskadiko Kooperatiben Federazioak, Espainako Nekazari-elikagaien Kooperatiben Emakumeen Elkartearekin batera, ekitaldi bat egin du. Ekitaldi honen izenburua, “Nekazari-elikagaien Kooperatiben emakume-bazkideak, iraunkortasunaren bermea eta landagunean  aurrerapena”

    Ekitaldiaren helburua, aukera berdintasuna bermatzeko eta landagunea garatzeko laguntzen duten eraginkor-politika desberdinak aurkeztea izan da.

    Ekitaldia, Federazioaren nekazari-elikagaien sektorialaren kideak diren Pablo Durana eta Joana Tellok aurkeztu dute.

    Txostengileak izan dira:

    • Gabriel Trenzado, Espainako Nekazari-elikagaien Kooperatibetan, Europar eta Nazioarteko gaientzako zuzendaria. Gaia: Emakumeak eta Europar Nekazari Politika.
    • Carmen Martinez,  Espainako Nekazari-elikagaien Kooperatibetan, Berdintasuna sailean arduraduna. Gaia: Emakumeen partaidetza, kooperatibetan.
    • Mentxu Ramilo Araujo, landa-eragilea. Gaia: Emakume ahaldunak, landagunean.
    • Maite Corres. Federazioaren teknikoa. Gaia: Nekazari-emakumearen estatutoa.

    Gertaratuen artean, kooperatibetako emakume-bazkide ugari egon dira, hala nola, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun eta Landa Garapenaren arloko eta HAZIren arduradunak.

  • OSALANEN, KONTSEILU NAGUSI BERRIA

    Gaur goizean, OSALANen Kontseilua Nagusia batzartu da. OSALAN, – Eusko Jaurlaritzaren Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea -, Lan Sailetik eskekita.

    OSALANen helburua, aholkularitza eta azterlanak, dibulgazioa eta sustapena eta kontrol administratiboa egitea da. Guzti hau, Laneko Segurtasun eta Osasunarekin lotuta.

    Bere lan eremua, langileak, enpresak, prebentzioko delegatuak eta prebentzio zerbitzuak dira.

    Bere kudeatze batzar nagusia, Kontseilu Nagusia da. Kontseilu Nagusi hau, Administrazio, sindikatu eta enpresen erakundeen ordezkariek osatzen dute.

    Presidentea, Lan Sailaren sailburuordea den Jon Azkue da. Zuzendari Nagusia, Alberto Alonso.

    Gaurtik, kontseilu honetara, kooperatiben aldetik, Federazioaren idazkari teknikoa den Iñaki Nubla Otaola joaten da. Era berean, ordezko moduan, Federazioaren tekniko prebetzionista den Sergio Achicalllende doa.

    Atxikita, bi argazki. Batean, gaurko Kontseilu Nagusian agerturikoak. Bestean, aurrean  aipaturikoak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaria den Jokin Diazekin.

  • Kooperatibistek, Baionako itsasportua bisitatu zuten

    Berrogeitaamabi kooperatibistek Baionako Itsasportua bisitatu zuten joan den larunbatean, bertoko Komertzio eta Industria Ganbararen eskutik.

    Jardunaldia, Federazioak urtero egiten dituen formakuntza-ekintzen artean kokatzen zen. Zehatz-mehatz, Federazioak urtero egiten duen bidaia-teknikoaren amaiera gisa. Aurten, egindako bidaia Israelera izan zen.

    Hain zuzen ere, Errege Katolikoen garaian, (1492an)  Juduak Hogoaldetik kanporatuta izan ziren. Hoietako askok, Baionara jo zuten, bere komertzio eta industria biziki bultzatuz.

    Ganbarako teknikaria den Joxan Madinabeitiak bertaratutakoak hartu zituen. Medinabeitiak, Baionako Itsasportuaren helburua, historioa, bazkideen osaera, funtzionamendua, erronkak eta abar azaldu zituen. Baita bertaratukoek  egindako galdera anitzei ere.

    Azalpenak eta gero, kaiaren instalazioak bisitatu ziren. Sakonki, Silos del Adour enpresa bisitatu zen. Hain zuzen ere, zerealen lehortegia, ongarrien nahasgailua eta ontziratzeko egoitza.

    Geroago, anaiarteko bazkari bat egin zen. Eguna, Baionako alde zaharrari bisita gidatu batekin bukatu zen.