Berriak

Currently browsing: Berriak

  • Kooperatibak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluan

    Joan den ostegunean, 4a, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseilua batzartu zen lehendabiziko aldiz.

    Kontseiluan, Eusko Jaurlaritza buru dela eta hiru Foru Aldundiek parte hartzen dute, nekazaritza eta elikadurarekin elkarteen partaidetzarekin.

    Kontseilu hau eusko nekazaritza administrazioen koordinazio, kontsulta eta aholkularitzarako tresna gisa eratu da, sektorea hoberen errepresentatzen duten agenteekin, Euskadiko nekazaritzako eta elikadurako politikak diseinazeko..

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu den Arantxa Tapiak presiditu zuen Kontseilua. Beste batzuen artean, Federazioaren presidentea, Pablo Durana Duque ere egon zen.

    Bileran mintzatu ziren gaien artean, Kontseilua eratzearen gaiak kenduta, azpimarratu behar dira: PACaren erreformaren problematika eta 2015-2020 Landa Garapenerako Plana.

    Bileraren zehar, Pablo Duranak kooperatiben eskakizun batzuk ateratzeko aukera izan zuen. Honakoak zirelarik:
    – Ustiategi kooperatibei zuzenduriko Mendiko dirulaguntzen tratamendua, (ICMak).
    – Ekoizpen kooperatibetan gazteen sarrerak.
    – Ustiategi txikien sarrerak markaturatze, hornidura eta zerbitzuen kooperatibetan.

    Administrazioak alegazioak hartu zituen eta Landa Garapenerako Planaren egokitzeko bidean kontutan hartuko dituztela jakinarazi zuten.

  • Marka eta e-komertzioari buruzko hitzaldia

    Herenegun, asteartea, Arkauteko Nekazari Eskolan, marketing eta e-komertizoan aditua den EUROGAPeko aholkularia, Dani Solanak, oso hitzaldi interesgarria bota zuen, markaei eta e-komertziori buruz.

    Bere hitzaldian, Dani Solanak adierazi zituen, alde batetik, kontsumitzaile berriaren ezaugarriak eta bestetik, hornitzailearen erronka berriak, bai produktuan, bai distribuzio bideetan.

    Kooperatiba batzuen zuzendari eta komunikazio ardurdunek parte hartu zuten. Etorritakoak gutxi izan zirenez, eztabaida interesgarri sortu zen, ikuspuntu eta esperientzi desberdinekin.

     

  • GARLAN kooperatibak 5S-ak implantazioa hasi da Vitoria-Gasteizko egoitzan

    5S metodología, TOYOTAN jaio zen, 60 hamarkadan, industria inguru batean, enpresen kudeaketan laguntzeko helburuarekin.

    Metodologia 5S-k, bere izena japoniar 5 hitzen hasierari sor diote, alegia:

    – Seiri – Beharrezkoa ez dena baztertu
    – Seiton – Beharrezkoak kokatu
    – Seiso – Zikinkeria kendu
    – Seiketsu – Anomaliak nabarmendu
    – Shitsuke – Hobetzen jarraitu

    5S ezarpenak erakundetan lehiakortasuna hurrengo aldeetan hobetzea du helburu: emankortasuna, produktu eta zerbitzuen kalitatea, pertsonen garapena eta motibazioa, malguntasuna eta arintasuna aldaketan, eta abar.

    Beste helburuen artean, ipini dituzte:

    – Bilaketa denborak %60a murriztea.
    – Lekua %50a handitzea.
    – Zikintasun iturriak desagertaraztea.
    – Garbiketa denborak %80a gutxitzea.

    5Sen inplantazioa kooperatibaren zuzendaritzak eta langileok bultzatu dute. Prozesu osoa, Federazioaren kalitate-teknikoa den Maite Corresek zuzenduko du. Inplantazioa burutzeko 5 hilabeteko epea estimatzen da.

  • ENBAk bere Batzar Nagusia ospatu zuen

    Bazkide talde handi batekin eta instituzioen ordezkapen zabalarekin, Enba – nekazari sindikatuak bere Ohiko Batzar Nagusia ospatu zuen atzo, igandea,

    Agertutako afiliatuak, gehien bat, behi-esne eta okela taldekoak ziren. Dena den, ardi, txakoli eta baratza ustiapenakoak ere egon ziren. Hala nola basogintzakoak.

    Instituzio arloan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Xabier Arruti-k eta Arantxa Ariztimuño-k parte hartu zuten. Eusko Jaurlaritzatik, aldiz, Ikerne Zuluagak. Hauetaz gain, legebiltzakideak, Luisja Telleria eta Luke Uribe-Etxeberria ere egon ziren.

    Instituzioen ordezkariak batzarrean zeundelarik, gaur egun sektorean egiteke dauden zenbait eskakizun egin ziren. Era berean, foru ordezkapenei, hasi berria den legealdian bere erabakietan asmatzea desiratzen zuten. Beste aldetik, udazkenean, bere legegintzaldia bukatzen delako, Eusko Legebitzarkidei eta Gobernukokideari, sektorearen erronketan hurbiltasuna eta erabilgarritasuna alde egoteagatik eskertu zuten.

    Hoietaz gain, batzarrean, joan den urtean egindako lanaz informatu zen, hala nola urteko kontuetaz. Era berean, aurtengo ekintzen ardatzak aurkeztu egin ziren.

    Batzarra bukatzeko, duela gutxi estreinatu den ‘Amama’ pelikularen zuzendaria den Asier Altunari errekonozimendu egin eta oroigarri bat oparitu zioten. Pelikula, baserriaz eta bere arazoetaz datza eta.

    Batzarra eta gero, eguna bukatu zen ondoko Eula sagardotegian, anai-arteko bazkari batekin.

  • Formación para miembros de consejos rectores

    La Federación, en colaboración con la Confederación de Cooperativas Agro-alimentarias de España y el Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente ponen en marcha el programa de alta formación de Consejos Rectores.

    Los objetivos del programa son:
    – Dotar a los miembros de los Consejos Rectores de herramientas, conocimientos y habilidades para mejorar su profesionalización y facilitar el ejercicio de sus funciones.
    – Mejorar las habilidades de los miembros de los Consejos Rectores en sus funciones cotidianas, como reuniones o toma de decisiones.
    – Sensibilizar al Consejo Rector hacia la necesidad de tomar decisiones estratégicas para responder a los retos y tendencias que se plantean en el sector.
    – Mejorar el funcionamiento de las sociedades cooperativas como sistemas empresariales competitivos.
    – Adaptarse a los continuos cambios del entorno, superar los retos de un mercado cada día más abierto y global, al tiempo que aprovechar las oportunidades de forma eficiente y sostenible.
    – Formar a futuros consejeros, prioritariamente jóvenes y mujeres, para asegurar el buen funcionamiento futuro de las cooperativas.
    – Se pretende también favorecer y/o profundizar en los procesos de integración cooperativa en curso o en proyecto con el propósito de fomentar fórmulas que propicien un mayor grado de eficiencia e integración empresarial.
    – Favorecer el conocimiento entre las distintas personas y cooperativas, como base para generar la necesaria confianza que propicie procesos de cooperación empresarial de carácter supra-autonómico

    El Plan de Formación de Consejos Rectores está dirigido a miembros de consejos rectores de cooperativas y otras entidades asociativas de carácter agroalimentario

    Esta formación está financiada por el Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente.

    Las cooperativas interesadas pueden solicitar más información y realizar la inscripción a través de la Federación:
    C/ Reyes de Navarra 51.
    01013 Vitoria-Gasteiz
    E-mail: info@euskadi.coop
    Tel: 945 25 70 88

  • AGORA HASIA – lankidetzarak bilgunea

    Hasi da AGORA, bilgune bat lankidetzaren bitartez aniztasunaren balioa indartzeko; bere oinarria da Arabaren aurrerapen ekonomiko eta sozilaren zerbitzura dauden ekonomia, gizarte eta cultura eragileen parte hartzea eta elkarrizketa.

    Arabako Foru Aldundiaren ekimen berri bat da, berritzailea, lurraldearen berpiztea eta sustatzea helburu duena, ekonomia, gizarte eta kultur arloetan. Bataz beste, Arabako gizarte, empresa, formakuntza, finantziazioa, herri-administrazioa, cultura eta komunikazioaren 300 ordezkari bidu zituen.

    Nekazari-elikagien ordezkapen zabala egon zen. Haien artean, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren presidentea den Pablo Durana, eta Arabako Nekazarien Elkartearen presidentea den Javi Torre.

    Pablo Duranak, agertutakoei, etorkizaunari begira erronka batzuk azaldu zituen. Bereziki gizarte eta lurralde kohesioa, biztanleria zahartzea eta lehiakortasuna. Era berean, “elkarlaneko zein ekimen” alde, garapen iraunkorra, bereizitutako eta balio erantsiarekiko bilakaera, hala nola balioen formakuntza.

    Bai kooperatiben presidenteak, bai nekazarienak, Diputazioen arduradun nagusiei bere ideiak helarazi zituzten. Atxikitutako argazkian, Arabako Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalezekin.

    Atzo lankidetza ekimenak identifikatutekin, 5 edo 6 martxan jarriko dira, tartean dauden eragileekin, eta jarraipen deialdi gehiago egingo dira etorkizunean.

  • José Luis Orbaiz, Iparlateko zuzendari nagusi berria

    Esperientzia handia du sektorean, eta Javier Yárnoz ordezkatuko du. Hark hasitako etengabeko hobekuntzaren prozesuaren buru izango da

    JosE Luis Orbaiz Azpillaga Iparlateko zuzendari nagusi izendatu dute. Haren aurrekoak, Javier Yárnozek, hasitako etengabeko hobekuntzaren prozesua finkatzea izango du helburu. Horrez gain, enpresak lehen sektorearekin duen konpromisoa indartzeaz eta Iparlateko hornitzaileekiko harremana estutzeaz arduratuko da Orbaiz, hala, elkarrekin, konpainiaren nekazaritzako elikagaien katearen maila guztien produktibitatea, eraginkortasuna eta errentagarritasuna indartzeko.

    José Luis Orbaiz Ekonomian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta esperientzia handia du nekazaritzako elikagaien sektorean; bereziki, esnekien sektorean. Orbaizek, halaber, MBA du Madrilgo Business School / University of Houstonen, eta zuzendari nagusi izana da logistikako eta automobilgintzako zenbait enpresatan.

    Iparlateko lehendakari José Urrestarazuren iritziz, “José Luis Orbaiz izendatuta, Javier Yárnozen lekukoa hartzen jakingo duen norbait hasiko da gurean. Yárnozek asko lagundu du gure enpresa sendotzen azken sei urteetan, eta, orain, Orbaizi dagokio proiektu honen lidergo-lanak egitea, zehaztu ditugun helburu garrantzitsuak bizkorrago eta modu eraginkorragoan lortzeko”.

    Bestalde, José Luis Orbaizek honela esan du: “izendapen hau erronka pertsonala nahiz profesionala da niretzat. Badakit honelako enpresa batean -60 urte baino gehiagoko historia du- helburuak direla modu jarraituan haztea, eraginkortasuna indartzea, eta elikagaien kalitatearen eta segurtasunaren alde egiten jarraitzea. Horregatik, hemendik aurrera, nire ahalegin guztia egingo dut Administrazio Kontseiluak nigan jarri duen konfiantza itzultzeko eta etengabeko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko, hura gure negozioaren garapen-oinarritzat hartuta”.

    IPARLATi buruz
    Euskadiko ganaduzaleen kooperatiben bateratzetik sortu zen IPARLAT. Mercadonaren barne-hornitzailea da 2002tik; gaur egun, lau fabrika eta 450 langile ditu, eta urtean 742 milioi litro ekoizten ditu.

    IPARLATek etengabeko lotura du lehen sektorearekin, zuzenean ganadu-ustiategietan egiten baitu bilketa; horri esker, ekoizpen-prozesu guztian dago, hasiera-hasieratik. Horrek erakusten du produktua ezagutzen duela, eta produktuaren kalitatearen bermea ere bada.

  • Kooperatibistak eusko legebiltzarrean

    Eusko kooperatiben ordezkapen batek bisitatu zuen atzo Eusko Legebiltzarra, honen Nekazaritza batzordeko presidentea den Javier Carrok gonbidaturik.

    Erakunde honen presidentea den Bakartxo Tejeriak jaso zuen ordezkapena. Honekin batera azalpenak eta funtzionamendua azaldu zuen. Era beran, gogoratu zuen 2005tik 2012ra arte Nekazaritza Batzordean egon zela, hala nola federazioarekiko harremana.

    Geroago, kooperatibistak eta Nekaaritza Batzordea bildu ziren. Batzordearen funtzionamenduz eta gaurkotasun dituzten gaietaz hitz egin zuten. Besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastiaren eta ardoaren kalitatearen defentsari buruzko lege-proposamenaz.

    Nekazaritza batzordetik parte hartu zutenak Francisco Javier Carro, presidentea, Luis Javier Tellería, Iñaki Lasagabaster, Rosa Fresno eta Jon Azkue izan ziren. Hauekin batera, Batzordeko letrada den Montse Auzmendik azalpen teknikoak eman zituen.

    Federazioaren presidentea den Pablo Duranak Euskadiko nekazari-elikagaien kooperatiben ezagupen batzuk eta kooperatiben lehentasunak azaldu zituen, bestek beste:
    – Bolumena gehikuntza.
    – Balio erantziaren hobekuntza.
    – Enpresagintza – profesionalizazioa.

    Era berean, presidenteak parlamentariei jakinarazi zien Federazioaren parte hartzeko aldekotasuna edozein gaiaz hitz egiteko, kontutan izanik kooperatibak ekoizpen eta merkaturatze sektore guztietan dagoela, ardo sektoretik esne sektorera, baita beste sektore batzuetan, esate baterako, okelan, garian, erremolatxan eta abar.

    Batzordeko presidentea den Javier Carrok taldeak egindako bisita eta Federazioaren presidente egindako eskaintza eskertu zuen eta amaitutzat eman zuen bisita.

  • UAGA – Federazioarekiko bilera

    Atzo, astelehena, Arabako Nekazarien Sindikatuaren eta Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren arduradunen arteko bilera egon zen.

    Sindikatutik, presidentea den Javi Torre eta zuzendari orokorra den Isabel Perez joan ziren. Federazioaren aldetik, presidentea den Pablo Durana eta batzarkideak diren Roberto Ruiz de Infante, Jon Agirre, Mateo Marañon eta Adolfo Estavillo joan ziren. Baita idazkari teknikoa den Iñaki Nubla ere.

    Bileraren helburua, gaur arte praktikoki ez zeundelako bi erakundeen arteko harremanak hobetzea izan zen, Hitz egin ziren gaien artean, instituzioen eta nekazari-elikagaiei buruzko formazioa, informazioa, koordinazioa eta elkarlana izan ziren. Guzti hori, sektorearen erantzunkizuna eta lehiakortasuna hobetzearen asmoz.

    Era berean, Vitoria-Gasteizko hornidura-plazan sindikatuak duen elika-denda, UAGALUR, bultzatzearen alde hitz egin zen. Horretarako sindikatu-bazkideek dituzten produktu kooperatiboak dendan merkaturatzearen alde agertu zen, esate baterako egoskariak, esnea, okela, gazta, ardoa, patatak, arraultzak, …

    Etorkizunari begira, Federazioak bilera mota hau errepikatzeko asmoa dauka, bai UAGArekin, bai Bizkaiko eta Gipuzkoako beste sindikatuekin.

    Bileran parte hartu zutenen arteko argazkia atxikituta doa.

  • Federazioaren artezte kontseilua gipuzkoako foru aldundiarekin elkartuta

    Fedeazioaren Artezte Kontseilua, atzo, Donostian bildu zen, urteko azken bilera egiteko.

    Beste gai batzuen artean, ekitaldiaren itxieraz eta 2016ko Kudeaketa planaz mintzatu zen.

    Arratsaldez, Artezte Kontseilua Gipuzkoako Foru Aldundiko nekazari-elikagaian ardura duen taldearekin bildu zen.

    Gipuzkoako Foru Aldunditik bileran egon zirenak:
    – Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua den Ainhoa Aizpuru.
    – Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendari nagusia den Xabier Arruti.
    – Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusia den Arantxa Aristimuño, eta
    – Lurralde Orekako Zuzendari Nagusia den Joseba Iñaki Labaka.

    Aurkezpenak eta gero, beste gai batzuen artean, Gipuzkoako kooperatiben egoeraz hitz egin zen. Besteaz beste, koopeatibekin zerikusi zuzena duenaz, esate baterako eskaintzaren konzentrazioa, bilakaera eta merkaturatzearen produktuaren balorizazioa, nekazari-elikagaien industria, sektorearen profesionalizazioa, landagunean jarduera sorkuntza, eta abar.

    Bai diagnostikoa, bai etorkizunean egin beharreko politiketan, bi erakundeen ordezkarien aldetik adostasun handia egon zen.

    Bilera, idazki honetan atxikitzen den argazkiarekin bukatu zen.