1

CORPORACION OVO-12 KOOPERATIBAK FEDERAZIOAN

Corporación OVO-12 Kooperatibaren artezte kontseiluak atzo bisitatu zuen Federazioa.

Ihardunaldia Federazioaren egoitzan hasi zen, Artezte Kontseiluaren hileko bilerarekin. Bilera honetan, besteaz beste, 2016 ekitaldian kooperatibak egindako bilakaera ona aztertu zuten.

Geroago, hurrengo lau urterako Plan Estrategikoa egiten hasi zen. Oraingoan, taldea zabaldu zen MIBA pentsu-fabrika kooperatibako zuzendaria den Josu Ogizarekin eta ustiapen-kudeaketa zerbitzuak ematen dituen LORRA kooperatibako teknikaria den Javier Garrorekin. Era berean, sartu ziren Federazioan planifikazio eta kalitate arloetan teknikoak diren Jose Antonio Robredo eta Maite Corres, hurrenez hurren.

Atxikitako argazkian, bileretan parte hartzaile batzuk Federazioaren idazkari teknikoa den Iñaki Nublarekin.