1

DCOOP Labastidan bisitari

Andaluziako DCOOP kooperatiba, Unión de Cosecheros de Labastida kooperatiba upategian bisitari.

Atzo, abuztuaren 31an, Andaluziako DCOOP kooperatibaren kontseilu errektorea batzartu zen Labastida.

Estatuko kooperatibarik handienetariko bat, DCOOP da. (Bere salmentak, Euskadiko Autonomia Elkargoaren nekazari-elikagaien kooperatiben fakturazioaren batuketa, hiru aldiz dira). Bere eginkizunik handiena olioa eta olibak saltzea da. Houetaz gain, beste sekzio batzuk baditu, elegia, hornidurak, abeltzaintza, ardogintza, zerealak eta kreditua. Andaluziako, Castilla-La Mancha eta Euskadiko 200 bat kooperatiba elkartzen ditu. Guztira, 75.000 nekazari eta abeltzain. Bere urteko emaitzak, miloi batetik 3 miloi artean egoten da.

Duela gutxi, DCOOP sartu da bazkide Unión de Cosecheros de Labastida kooperatiban. Horrregatik bilera. Era berean, Labastida sartu da bazkide DCOOPen ardo sekzioan.

Bileran, kontseilari eta teknikoen artean, 30 pertsona batu ziren, kooperatibaren gauzaz eztabaidatzeko.

Bilera hau bukatutakoan, Labastidako kooperatibaren Kontseiluarekin batzartu ziren, iritsiak eta informazioa aldatzeko. Bilera, Labastida eta DCOOPen presidenteak diren Marga Areta eta Antonio Luque burutu dute. Hauetaz gain, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako sailburuordea den Bittor Oroz eta Federazioaren presidentea den Pablo Durana parte hartu zuten

Geroago, upategiaren bisitaldia egin zen.

Informazio gehiago:
www.dcoop.es
www.bodegaslabastida.com