1

“Denon Artean” Euskal Kooperatibismoaren saria

Idazki honen bidez berbidaltzen dizut Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak atera duten “Denon Artean” Euskal Kooperatibismoaren sariaren lehen ekitaldiaren gonbidapena.

Saria, “in memoriam” Jose Arizmendiarrieta jaunari emango diote, Kooperatiben Nazioarteko Egunaren ospakizunen esparrua dela eta. Beste batzuen artean, Iñigo Urkullu Renteria Lehendakari jaunak bertaratuko dela adierazi du.

Ospakizuna, Donostiako Kursaal biltzar-jauregian izango da,  datorren uztailaren 5a, osteguna, 12:30etatik 13:30etara.

Federazioak joatera animatzen zaitu. Logistika arazoak direla eta, etortzekotan jakinarazi hurrengo estekaren bidez.

Inskripzioak hemen