Kooperatibismoa Euskadin

  • Kooperatiba baten definizioa

    Kooperatiba elkarte autonomoa da. Osatzen duten pertsonek bat egitea erabaki dute –nork bere borondatez–, ekonomiaren aldetik, gizartearen aldetik eta kulturaren aldetik dituzten behar eta helbururak asetzeko, enpresa baten bitartez. Jabetza enpresa sortu duten pertsona guztiena da eta kudeaketa demokratikoki egiten […]

  • Balioak

    Kooperatibak nork bere buruari laguntzean, norberaren arduran, demokrazian berdintasunean, zuzentasunean, elkartasunean, zintzotasunean, gardentasunean, eta gizartegintzan oinarritzen dira
    “Nork bere buruari laguntzea” jende guztiak bere patua kontrolatu ahal eta behar duelako ustean oinarritzen da. Norberaren gaitasun eta baliabideetan fidatzea da. Kooperatibistok, gainera, […]

  • Kooperatiben Printzipioak

    Eta horrexegatik eta horrexetarako, kooperatiben balioek eguneroko jardueran isla eduki dezaten, tresna ezin hobea daukagu Kooperatiben Printzipioetan. Praktika hauek Kooperatibismoko aitzindariek ezarri zituzten orain dela 150 urte; aipa dezagun Printzipio hauek historian aldaketa gutxi eduki dutela, jatorrizko izpirituari eutsi diotela, […]

  • Elkarte boluntario eta irekiaren Printzipioa

    Kooperatibak erakunde boluntarioak dira, euren zerbitzuak erabiltzeko gai diren eta bazkide izateko ardura hartzeko prest dauden pertsona orori irekiak, sexu, gizarte, arraza, kultura edota erlijio zioengatiko bazterketarik gabekoak.
    Hau da kooperatiba batean sartzea eta bertatik ateratzea arautzen duen Printzipioa, Mugimendu Kooperatiboan […]

  • Nazkideen kudeaketa demokratikoaren Printzipioa

    Kooperatibak bazkideek demokratikoki kudeatzen dituzten erakundeak dira, bazkideek aktiboki parte hartzen dute kooperatibaren politika ezartzen eta erabakiak hartzen. Kooperatibak kudeatu eta ordezkatzeko hautatutako gizonemakumeak bazkideen aurrean erantzuleak dira. Lehengo mailako kooperatibetan bazkideek bozka eskubide berbera daukate (pertsona bat, bozka bat), […]

  • Bazkideen parte hartze ekonomikoaren Printzipioa

    Bazkideek ekitatiboki egiten diote ekarpena bere kooperatiben kapitalari eta demokratikoki kudeatzen dute. Gutxienez kapital honen zati bat kooperatibarena da. Gehienetan, bazkidek konpentsazio mugatu bat jasotzen dute, beti ere aukera badago, bazkide izateko jarritako kapitalagatik. Bazkideek etekinak helburu hauetarako guztietarako edo […]

  • Autonomia eta independentziaren Printzipioa

    Kooperatibak nork bere buruari laguntzeko elkarteak dira, bazkideek kudeatzen dituztenak. Beste erakunde batzuekin hitzarmenak sinatzen badituzte, gobernuak barne, edo kanpo finantziazioa lortzen badute, bazkideen kontrol demokratikoa eta kooperatibaren autonomia bermatzeko moduan egin behar dute.
    Enpresa kooperatibak modu zuzenago batez banatzen ditu […]

  • Hezkuntza, heziketa eta informazioaren Printzipioa

    Kooperatibek hezkuntza eta heziketa ematen diete bazkideei, haututako ordezkariei, zuzendaritza taldekoei eta langileei, kooperatiben garapenean era eraginkorrez lagundu dezaten. Gizartea, bereziki gazteak eta iritzi-gidariak, informatzen dute, kooperatiben izaeraz eta onurez.
    Kooperatibak osatzen dituen jendea, bazkideak edo ondasun eta zerbitzuen ekoizpenerako kate-mailak […]

  • Kooperatiben arteko elkarlanen Printzipioa

    Kooperatibek bere bazkideen alde jokatzen dute ahalik eta ongien eta Mugimendu Kooperatiboa indartzen dute, herri, nazio, eskualde eta nazioarteko egituretan elkarrekin lan eginez.

    Kooperatibek soilik biderkatu dezakete bere eragina elkarlan zehatz eta zorrotzaren bidez. Tokian tokikoan ez ezik, mundu osoan ere […]

  • Komunitatearen interesaren Printzipioa

    Kooperatibek lan egiten dute bere komunitateen garapen eusgarria lortzeko, bazkideek onartutako politiken bidez.

    Kooperatibak bereziki bazkideen onurarako sortutako erakundeak dira. Bazkideen arteko batasun sendo honen ondorioz, batzuetan, eremu geografiko zehatz batean, kooperatibak maiz egoten dira loturik bere komunitateei. Erantzukizun handia daukate […]

  • Ondorioa

    Orokorrean, Printzipio Kooperatiboak Mugimendu Kooperatiboaren zati funtsezkoena dira. Hasieratik bertatik Mugimendua hezurmamitu duten balioen ondorioa, Mugimenduaren ikuspegi esanguratsuek sortzen dituzten jarrerak zehaztu eta egiturak osagarritu egiten dituzte.
    Erakunde kooperatiboak garatzeko kooperatibistek baliatzen dituzten jarraibideak dira. Berez, oinarrizko printzipioak dira, belaunaldien eskarmentuaren […]