1

ENBAk bere Batzar Nagusia ospatu zuen

Bazkide talde handi batekin eta instituzioen ordezkapen zabalarekin, Enba – nekazari sindikatuak bere Ohiko Batzar Nagusia ospatu zuen atzo, igandea,

Agertutako afiliatuak, gehien bat, behi-esne eta okela taldekoak ziren. Dena den, ardi, txakoli eta baratza ustiapenakoak ere egon ziren. Hala nola basogintzakoak.

Instituzio arloan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Xabier Arruti-k eta Arantxa Ariztimuño-k parte hartu zuten. Eusko Jaurlaritzatik, aldiz, Ikerne Zuluagak. Hauetaz gain, legebiltzakideak, Luisja Telleria eta Luke Uribe-Etxeberria ere egon ziren.

Instituzioen ordezkariak batzarrean zeundelarik, gaur egun sektorean egiteke dauden zenbait eskakizun egin ziren. Era berean, foru ordezkapenei, hasi berria den legealdian bere erabakietan asmatzea desiratzen zuten. Beste aldetik, udazkenean, bere legegintzaldia bukatzen delako, Eusko Legebitzarkidei eta Gobernukokideari, sektorearen erronketan hurbiltasuna eta erabilgarritasuna alde egoteagatik eskertu zuten.

Hoietaz gain, batzarrean, joan den urtean egindako lanaz informatu zen, hala nola urteko kontuetaz. Era berean, aurtengo ekintzen ardatzak aurkeztu egin ziren.

Batzarra bukatzeko, duela gutxi estreinatu den ‘Amama’ pelikularen zuzendaria den Asier Altunari errekonozimendu egin eta oroigarri bat oparitu zioten. Pelikula, baserriaz eta bere arazoetaz datza eta.

Batzarra eta gero, eguna bukatu zen ondoko Eula sagardotegian, anai-arteko bazkari batekin.