1

ENBAk, SUSTRAIA saioari ematen dio BASERRITARREN LAGUNA saria

Atzo, igandea, Urnietan, ENBA sindikatuak eta honi atxikituta dagoen ENARO kooperatibak, bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuten. Ekintzara jende asko joan zen, bai afilituen aldetik, bai erakundeetatik.

Batzarrean, presidentea den Iñaki Goenagak eta zuzendaria den Xabier Iraolak, informazio zabala eman zuten ekitaldiaren eboluzioari eta nekazarien ekonomia makromagnitudei buruz, bai CAVen, bai Gipuzkoan.

Honekin batera, kooperatiben eta sindikatuaren diruzainek urteko kontuak eman zituzten.

Geroari begira, gogoeta estrategikoa egingo dutela baserritarrentzat tresna eraginkorragoa izateko eta nekazal sektorea gizarteak dituen helburu berriekin lerroratzeko.

Geroago, ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak, BASERRITARRON LAGUNA saria eman zion Euskal Telebistako SUSTRAIA saioari. Josu Butron zuzendariak eta Luis Mari Bengoa aurkezle ohiak eskultura jaso zuten. Sariaren zioa, Nekazal sektorearen irudia goratzen egindako lana eskertzea izan zen.

Batzarra bukatutakoan, Urnietako Eula Sagardotegian anai-arteko bazkaria egin zen.

Atxikitato argazkietan saritutak ikus ditzakegu, hala nola erakundeen ordezkariak eta bertaratutako sindikatuaren bazkideak.