1

Eroski – El Boulevar Merkataritza Zentroan aurkeztu dira Arabako produktuen sustapena

Gaur goizean, aurten EROSKIk merkaturatuko dituen Arabako produktuak aurkeztu dira.

Ekitaldira Kooperatiben ordezkapen handi bat joan da, besteaz beste, GARLAN, UDAPA, PATURPAT, Elbillarko San Roke Kooperatiba eta Labastidako Kooperatiba. Instituzioen artean, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta HAZI egon dira, besteaz beste.

Hauetaz gain, Arabako Nekazari eta Ganaduzaleen sindikatuaren presidentea den Javi Torrek, EROSKI kooperatibarekin itun bat sinatu du. Helburua, Arabako elikagaiak bultzatzea.

Bukatzeko, lekale eta patataekin egindako pintxoak dastatu dira, ardo kooperatibo eta Añanako gatzarekin bustituak.