1

EROSKI ETA EUSKADIKO NEKAZARI-ELIKAGAIEN KOOPERATIBAK, BATURIK

Atzo, astelehena, EROSKI eta nekazari-elikagaien ordezkariak bildu ziren Federazioaren egoitzan.

Bileraren helburua bikoitza izan zen. Alde batetik, EROSKIkoek bere garapenaz eta etorkizuneko egitasmoaz hitz egin zuten. Beste aldetik kooperatibak tokiko produktuaz informatu zuen.

Beste aldetik, nekazari-elikagaien kooperatibek EROSKIri jakinarazi zioten haien ikuspuntuak eta etorkizuneko erronkak.

Bilera bukatzeko, helburu batzuk jarri ziren, besteaz beste:

  • Bertoko produktua bultzatzea, bai kopuruaren aldetik, bai kalitatearen aldetik, bai dibertsifikazioaren aldetik.
  • Indartzea eskaintza. Konzentrazioa, produktu eta zerbitzua seguruagoa, kalitatea, homogeneotasuna eta urtean zehar eskaintza.
  • Bilera hauek aldizka errepikatzea, ebaluazio kutsua eta elkarren arteko konpromezua indartzen.

EROSKIren aldetik bertaratu ziren:

  • Mikel Larrea, idazkari nagusia.
  • Josean Yela, Instituzio Harremanetarako zuzendaria.
  • Miguel Angel Nafarrate, Lurralde Erosketen arduraduna.
  • M. Asun Bastida, Tokiko Produktuen arduraduna.

Nekazari-elikagaien kooperatiben aldetik parte hartu zuten:

  • Alfonso Saenz de Camara y Roberto Ruiz de Infante, UDAPA koopeatibaren zuzendaria eta zuzendari-ordea.
  • Aitor de Las Heras, GARAIA Kooperatibaren zuzendaria.
  • Josu Arrizabalaga, BARRENETXE kooperatibaren zuzendaria.
  • José Luis Fresno, GARLAN kooperatibaren zuzendaria.
  • Celes Aja, OVO-12 kooperatibaren zuzendaria.
  • Unai Ibarzabal, HARAKAI-URKAIKO kooperatibaren zuzendaria
  • Pablo Durana, Federazioaren presidentea.
  • Iñaki Nubla, Federazioaren idazkari teknikoa.

Honekin batera, bileran parte hartzaileen argazkia.