1

EROSKIk, bere tokiko hornitzaileak biltzen ditu Vitoria-Gasteizen.

Joan den ostiralean, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian, Eroskik bere Euskadiko hornitzaileak bildu zituen.

Bileraren helburuak, ziklo estrategikoaren helburuak eta berriak azaltzea, hala nola osasunarekiko eta iraunkortasunarekiko konpromesuak tokiko hornitzaileekin berriztea.

Ekitaldia, kooperatibako Idazkari Nagusia den Mikel Larreak eraman zuen, eta hurrengo erakusketa eta hitzaldiak entzun ahal izan ziren:

  • Eusko Jaurlaritzako Gastronomia eta Elikagintza Plan Estrategikoa. Hizlaria: Bittor Oroz. Eusko Jaurlaritzako sailburuordea.
  • Geroko Erronkak. Eroskiko 10 betebeharrak. Beatriz Santos. Eroskiko zuzendari komertziala.
  • 2015-2017 hirurteko kudeaketaren zuriketa. Asun Bastida. Eroskiko bertoko produktuetan zuzendari komertziala.
  • Ekonomia biribilak eta iraunkortasun elikagai kateak. Jose María Fernandez. IHOBE empresa publikoa

Hitzaldiak bukatutakoan, mahai ingurua egon zen. Besteaz beste, OVO-12 kooperatibaren zuzendaria den Celes Aja eta EROSKI-CONSUMER aldizkariaren zuzendaria den Alejandro Martinezek parte hartu zuten.

Jardunaldia, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza diputatua den Eduardo Aguinacok itxi zuen.

Ekitaldira 300 bat hornitzaile joan ziren, hoietako asko kooperatiba izanik. Besteak beste, Harakai-Urkaiko, San Roque de Elvillar, Kaiku, Udapa, Latxa-Esnea, Garlan, Solaguen, Garaia, Talleri, Barrenetxe, eta abar. Informazio osagarria, honako estekan