1

Euskadiko arraultz-saltzaile kooperatiba bakarrera ikustaldia

Portugalera, irailaren hasieran Federazioak egin zuen bidaiaren bukaera dela eta, joan den larunbatean, 3an, bidaian parte hartu zutenetako batzuk berriro bildu ziren.

Eguneko helburua, Portugalen egindako bidaiaz hausnarketa egitea eta eusko kooperatiba bat ikustea zen. Larunbatean, aukeratutako kooperatiba Corporación OVO-12 izan zen, eta kooperatiba honen bi bazkide, Fikako Larrabe Oilotegia eta Larrabetzuko Aspuru Oilotegia.

OVO-12 kooperatibaren bazkideek, urtero, 25,3 miloi docena arraultz ekoizten dute, 1.150.000 oiloekin.

Zehatz mehatz, nolakoa den ekoizteko era sailkatuz, kaiola arraultza %63a da, 670.000 hegaztiekin. Landa arraultza %29a, 27.000 hegaztiekin eta arraultz ekologikoa %45a, 9.000 hegaztiekin.

Merkatuan, besteaz beste, HOBEA, EUSKALOVO, NOROVO eta LURRAREKIN markeekin ikus ditzakegun.

Honetaz gain, kooperatibak Nafarroan beste hiru ustiapen eta Burgosen beste ustiapen bat baditu. Guztira 17 ustiapen daude kooperatiban.

Bisitan bai instalakuntza bai langilen teknifikazioa eta profesionalizazioa ageri geratu zen, hala nola egindako inbertsioak ere.

Ekitaldia bukatzeko, Morgako Txalokin Talleri Upategi kooperatiboan bisitaldia eta bazkaria egon zen. Azpimarratzekoa da upategia mahatz-bilketan zegoela.

Beheko estekan, EROSKIrekin egindako argitaratze spota. Agertzen direnak, kooperatibako zuzendaria den Celes Aja eta Ramon Arteta sukaldaria.

Hain zuzen ere, EROSKI eta OVO-12 nekazari-elikagaien eta kontsumo kooperatiben arteko elkar-laneko adibide bat da.

Alde batetik nakazariak eta beste aldetik kontsumitzaileak, bitartekaririk gabe eta zirkuito laburrean, garraio txikiekin eta berotegi-efektua txikiagotzen.