1

Euskadiko kooperatibak cogecan eta europar legebiltzarrean

Federazioaren Kontseilu Errektorearen ordezkariak diren Pablo Durana, Martin Uriarte, Bautista Jauregi, Roberto Ruiz de Infante eta Adolfo Estavillo-k hala nola Idazkaria Teknikoa den Iñaki Nubla-k parte hartu dute, Europar nekazari kooperatiben erakundea den COGECAri eta Europar Parlamentuari egindako bisita batean, asteazken eta ostegun hauetan.

Bisitaren zioa: joan den asteazkenean, “Nekazari-elikagaien Kooperatiben Gobernantza Foro”an parte hartzea izan zen.

Ihardunaldian, hurrengo kooperatiben esperientziak eta praktika onak gobernantzan entzuteko aukera egon zen:

– Irlandako Glanbia.
– Frantziako Vivescia.
– Alemaniako Westfleisch.
– Italiako Cantine Riunite CIV.
– Finlandiako Atria.

Foroa bukatutakoan, oraingo COGECAko presidentea den Christian Pees Marquina eta formakuntza koordinadorea den Eduardo Baamonderen hausnarketa eta agur-koktel batean parte hartu zuten.

Ostegunean, hilak 3, Europar Legebiltzarra bisitatu zen, Eider Gardeazabal Rubial eta Izaskun Bilbao Barandika, (http://www.izaskunbilbao.eus/2015/12/las-cooperativas-agroalimentarias-vascas-en-bruselas/) europarlamentariekin bilerak eginez.

Aukera aprobetxatu zen kooperatibek duten oraingo problematika helerazteko, besteak beste, elika-katearen desoreka, prezioen aldakunkeria, kooperatiben batasuna, hirugarren herrien konpetentzia desleiala, Estatu Batuen eta Europen arteko akordio on baten beharra, errusiar finantza markoaren errebisioa, eta abar.

Honekin batera, Euskadiko Kooperatiben ordezkariak ateratako argazkiak, COPA-COGECAn eta Eider Gardeazabal eta Izaskun Bilbao europarlamentariekin.