1

Euskadiko Kooperatiben Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak parte hartu du PREVENCIONARen II Biltzarrean.

Biltzarra, lan arriskuetan aditua eta estatu mailekoa izan da, Madrilen egin da, urriaren 3an eta 4an.

“Teoriatik Praktikara” izenburuarekin estatuan dauden lan arriskuen prebentziorako aditu handienak bildu ditu. Helburua, esperientziak, joerak eta jardunbide egokiak partekatzea izan da.

Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren teknikoak OSALANen ordezkariekin egon dira. Elkarrekin, “2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektoriala”z informatu dute.