1

Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren Batzar Nagusia eginda

Atzo, Vitoria-Gasteizeko Jardines de Uleta hotelean, Federazioaren Urteko Batzarra egin zen.

Ekitaldira, 47 kooperatiba joan ziren, alegia, federatuen arteko zentsuan %77a eta botuen %83a.

Batzarraren irekiera Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordea den Bittor Orozek egin zuen.

Batzarraren zehar, aho batez, 2018 Urteko Kontuak,  2019ko aurrekontua eta 2019ko kuotak onartu ziren. Honekin batera, Arezte Kontseiluaren erdia berritu zen.

Era berean, Federazioak, Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioarekin bat egitea erabaki zen. Beraz, EUSKADIKO KOOPERATIBEN FEDERAZIOA sortzen da.

Federazioaren helbururak, hauek dira:

  • Euskadiko kooperatiben mugimendua ordezkatzeko eta lobby eragiteko elkarte bakar bat sortzea, marka bakar batekin, errez ikustekoa, bai Herri Administrazioetatik, bai bazkideetatik, bai bezeroetatik eta beste insteresdun parteetatik ere.
  • Federazioen ekonomia eta pertsonen baliabide guztiak hobetzea, eskala eta irismen ekonomiak sortzen.
  • Kooperatiben aldetik, tresna, ekintza eta jardunadi berrietara sarrera ematen. Bai elkarlanean, bai formakuntzan, bai informazioan eta kudeaketa hobekuntzan, bai finanziazioan, bai bazkide-egitura eta merkatuaren egokitzapen ere.

Bat-egite hau, Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioaren Batzar Nagusiak berretsi behar du, datorren astean.

Batzarra bukatutakoan, Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapenaren zuzendaria den Irma Basterrak Nekazari Emakumearen Estatutuari buruzko hitzaldia bota zuen. Honekin batera, Irla Balearren Kooperatiben presidentea den Jerónima Bonafék aukera-berdintasunei buruz hitz egin zuen.

Jardunaldia, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburua den M. Jesús San Josek itxi zuen. Bere hitzaldian, Euskadiko nekazari-elikagaien kooperatibismoak duen inportantzia azpimarratu zuen.

Ekitaldiaren argaki batzuk bidaltzen dizkizut.  Honetaz gain, jarraian, argazki bilduma, hurrengo bideotan bidaltzen dizkizut. Joan de urtekoa eta 30a urtekoak.