1

Eusko Kooperatibistak Italia bisitari

Berrogei ta hamar bat kooperatibista Portugal bisitari.

Euskadiko nekazari eta abeltzainen ordezkapen bat Italiako kooperatiba batzuk bisitatuko dituzte.

Bidaiaren helburua, hango kooperatiba garrantzitsuen antolamendua eta herri honetan nekazaritzan dauden erakundeak ezagutzea da. Honekin batera, barne ikuspuntutik, Euskadiko koopeatibak bateratzea da, alde enpresariala indartuz eta elkarlana. Bisitatuko diren kooperatibak, Bolzano, Trento eta Veronako ingorukoan daude.

Bidaiara joango direnak, gehienetan, kooperatiba inportanteenetako kudeaketan ardura daukaten nekazari eta ganaduzaleak dira, baita langile teknikoak ere.

Egingo diren bisiten artean, azpimarratu behar da:
– Esne kooperatiba.
– Mendiko esne-ustiapena.
– Upategi kooperatiboa.
– Okela kooperatiba.
– Fruta eta barazki kooperatiba batzuk.
– Gazta kooperatiba.
– Confederazione Trentina.

Horretaz gain, turismo egiteko denbora ere egongo da.

Bidaiaren jarduera hasi zen atzo, Federazioaren egoitzan. Bilbon Italiako Kontsula den Giorgio Baravalle jaunak hitzaldi bat emanez.

Federazioak, Europako herrietara eta lurraldetara 26 urte darama honelako bidaia teknikoak egiten. Bidaiari erantzuna oso ona izaten da, bai kooperatiben aldetik, bai alde instituzionalaren aldetik.

Atzoko hitzladiaren argazkia atxikita.