1

Eusko Kooperatibistak Palentziako AGROPAL kooperatiba bisitari

Arabako zereal kooperatiba batzuen Kontseilu errektorekidei LACORZANILLA kooperatiban emandako Kooperatibismo-ikastaroaren bukaera dela eta, atzo, Baltanasen eta Palentzia hirian kokatuta dagoen AGROPAL kooperatiba bisitatu zen.

AGROPAL kooperatiba zenbait negoziotan sailkatzen da, besteak beste, zereal komertzializazioa, ongarriak, fitosanitarioak, beste nekazal-hornidurak, Montaña Palentina izeneko okela, gaztak, pentsuak, alfalfa eta beste lehengaiak, albaitari zerbitzuak eta beste motako zerbitzuak. Era berean, giza-elikaduraz supermerkatu batzuk kudeatzen dituzte, harrakasta handiz.

Ihardunaldia goizean hasi zen, Baltanás herrian, duela gutzi eraikitako eta oso teknifikatuta dagoen gazta ekoizten den egoitzarekin. Instalazioetan 150.000 litro esne gazta eraldatze dute. Esnea hiru motakoa da, ardia, ahuntza eta behiarena. Egiten den gazta ere, esne mota hutsarekin edo esnea nahazten egiten da. Merkatuan Cerrato Gazta markarekin ikus dezakegu. Salmenten zati handi bat esportaziora doa.

Jarraian, ordu erdi batera, Palentziako hirian, kooperatibaren egoitza zentralean, giza-elikadura eta nekazariei nekazari-hornidureen supermerkatua ere ikusteko aukera egon zen.

Honekin batera, kooperatiban zereala merkaturatzearen arduradunak, (408.000 tona), kooperatibaren negoizoiei buruzko informazio ugari eman zuen. Era berean, etorkizunari buruzko aukeraz mintzatu zen.

Bisita, kooperatibaren produktuen dastapenarekin bukatu zen.