1

EUSKO KOOPERATIBISTEN BAVIERAKO BIDAIA BUKATU EGIN DA

Joan den larunbatean bukatu zen Eusko Kooperatiben ordezkariek Alemaniako Bavierara egin zuten bidaia, horko kooperatiba eta elkarteen errealitatea ezagutzeko asmoz.

Bidaiatik azpimarratu behar da:

  • Bavieran kooperatibismoak duen garrantzia.
  • Kooperatiben dimensioa, eskaintza aberatz batekin, bai zerbitzuetan, bai produktuetan.
  • Kooperatiben apustu handia, produktua bukatuta saltzeko kontsumidoreari, zuzenean.
  • Kooperatibek bezeroen eskaintzara eta kasu batzuetan produktuen esportaziorako duten joera.
  • Ekoizpen ekologikoaren eskaera handia

Bisitatu ziren kooperatibak hurrengo produktuekin lan egiten zuten: gazta, ardoa, zukua, garagardoa, lupuloa, okela (hiltegia eta zatitze-gela). Kooperatibetako bazkideen uztiapen batzuk ere bisitatu ziren. Honetaz gain, Bavierako Kooperatiben Federazioak horko kooperatibismoari buruzko azalpenak ere eman zituen.

Guztira, 53 bidaiariak joan ziren. Hoien artean, kooperatibistak, kooperatiben langileak, instituzioen ordezkariak eta Laboral Kutxakoak. Nabarmendu Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak bidalitako ordezkapena.

Bidaian ere, aisialdia aprobetxatu da turismo egiteko, bereziki Munichen.