1

Federazioak parte hartzen du Osasuna eta Ongizatea enpresen lehiakortasunaren elementu gisaren Jardunaldian

Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentzioarako Zerbitzuak, Mondragoi Taldearen Prebentzio kooperatiba den OSARTENek antolatutako Osasun eta Ongizateari buruzko II. Topaketan parte hartu du.

Jardunaldia, “Osasuna eta Ongizatea enpresen lehiakortasunaren elementu gisa” izenarekin burutu da. Lekua, Hernaniko ORONA kooperatibaren eraikuntzetan izan da. Txostengile adituekin kontatu du eta bere  esperientziak Mondragoi Kooperatiben prebentzio-arduradunei eta taldeko zuzendariei helarazi diete.

Instituzioen aldetik ere, ordezkari asko egon dira. Besteaz beste, OSALANgo zuzendaria den Alberto Alonso, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailako sailburuordea den Jon Azkue edota Gizarte Ekonomiako zuzendaria den Jokin Diez.

Atxikitako argazkian, Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren teknikoak diren Maite Corres eta Sergio Achicallende, Eusko Jaurlaritzaren sailburuordea eta zuzendariarekin daude.