1

Federazioak parte hartzen du San Prudenzio harreran.

Apirilaren 28an, San Prudentzio, Arabako patroi eguna dela eta, ohitura denez, Arabako Diputatu Nagusiak, gizarte, empresa eta politikoen ordezkariak gonbidatzen ditu harrera batera.

Ekitaldi honetan, Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalezek, bertaratuei agurtu eta gero, Lurralde Historikoaren egoeraz balorazioa egin zuen. Jarraian, Arabako Domina Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntari eman zien, bi erakunde hauen mendeurrena delarik.

Geroago, Arabako jakiekin luntx bat eskeini zuten. Agerturikoak aukera izan zuten Diputatu Nagusiarekin, bere lan-taldearekin eta gizartearen beste ordezkariekin hitz egiteko.

Federazioa ere hor egon zen, ekitaldia aprobetxatuz gizartearen ordezkariekin egoteko.

Atxikita argazki batzuk, besteaz beste, UAGAren presidentea den Javi Torrekin, diputatu nagusia den Ramiro Gonzalezekin, Euskaltzaindiaren presidentea den Andres Urrutiarekin, Arabako nekazaritza diputatua den Eduardo Aguinacorekin, Eusko Jaurlaritzaren Gizate Segurtasun sailburua den Estefania Beltran de Herediarekin, Arabako gotzaina den Juan Carlos Elizalderekin eta Nekazaritza Ingenieroen Elkargoaren presidentea den Fernando Lopez de Aretxabaletarekin.