1

Federazioaren artezte kontseilua gipuzkoako foru aldundiarekin elkartuta

Fedeazioaren Artezte Kontseilua, atzo, Donostian bildu zen, urteko azken bilera egiteko.

Beste gai batzuen artean, ekitaldiaren itxieraz eta 2016ko Kudeaketa planaz mintzatu zen.

Arratsaldez, Artezte Kontseilua Gipuzkoako Foru Aldundiko nekazari-elikagaian ardura duen taldearekin bildu zen.

Gipuzkoako Foru Aldunditik bileran egon zirenak:
– Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua den Ainhoa Aizpuru.
– Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendari nagusia den Xabier Arruti.
– Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusia den Arantxa Aristimuño, eta
– Lurralde Orekako Zuzendari Nagusia den Joseba Iñaki Labaka.

Aurkezpenak eta gero, beste gai batzuen artean, Gipuzkoako kooperatiben egoeraz hitz egin zen. Besteaz beste, koopeatibekin zerikusi zuzena duenaz, esate baterako eskaintzaren konzentrazioa, bilakaera eta merkaturatzearen produktuaren balorizazioa, nekazari-elikagaien industria, sektorearen profesionalizazioa, landagunean jarduera sorkuntza, eta abar.

Bai diagnostikoa, bai etorkizunean egin beharreko politiketan, bi erakundeen ordezkarien aldetik adostasun handia egon zen.

Bilera, idazki honetan atxikitzen den argazkiarekin bukatu zen.