1

FEDERAZIONAK, OSALAN ETA EMAKUNDEREKIN BATERA, LANEKO OSASUNA ETA GENERO IKUSPEGIARI BURUZKO EKITALDI BATEAN PARTE HARTU ZUEN.

Azaroaren 30ean, ostiralean, Laneko osasuna eta genero-ikuspegia: arrisku muskulu eskeletiko eta sexu-jazarpenaren nahiz sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentziorako hurbilketa izeneko jardunaldia egin zen, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatuta.

Jardunaldiak xede hauek izan zituen:

  • emakumeen laneko osasunean eragiten duten faktoreak genero-ikuspegitik aztertzea,
  • laneko arrisku ergonomikoen prebentzioa aztertzea,
  • lanean sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena egoteko arriskuen prebentzioa lantzea.

Halaber, genero-ikuspegitik aztertu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzaren jarduerak eta Osalanek sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako aurreko prebentzio-neurri gisa markatzen dituen jarraibideak.

Lan-arriskuan aditua den gure teknikoa Sergio Achicallendek, nekazari-elikagaien ikuspuntua ordezkatu zuen, bereziki kooperatibetan.

Atxikitako argazkian, Sergio Achicallende, Emakundeko zuzendaria den Izaskun Landaidarekin, ekitaldiaren atsedenaldi batean.