1

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Laneko sailburuordeek, Bittor Oroz eta Jon Azkue, hurrenez hurren, OSALANeko zuzendari nagusia den Alberto Alonsorekin, 2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia aurkeztu dute. Helburua da prebentzio kultura eta “zero” ikuspegia jartzea Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio kate osoan: zero istripu hilgarri gure sektorean eta laneko istripuak eta gaixotasunak %15 murriztea, horretarako ondokoak aplikatuz, hots, prebentzio neurriak, bizitza eta lan baldintzen hobekuntza eta arriskuen gobernu egoki baten sustapena. Jardunaldia, Arkauteko Granja Modeloan egin da eta sektorearen ordezkaritza handi batekin kontatu du. Ekintza barruan, duela urte batzuk, NEKAPREBEN programan parte hartu zuten erakundei aintzatespen bat egin zaie. Aintzat harturiko erakundeen artean, Federazioa egon da, garai hartan izugarrizko lan egin zuelako Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin.

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Laneko sailburuordeek, Bittor Oroz eta Jon Azkue, hurrenez hurren, OSALANeko zuzendari nagusia den Alberto Alonsorekin, 2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia aurkeztu dute.

Helburua da prebentzio kultura eta “zero” ikuspegia jartzea Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio kate osoan: zero istripu hilgarri gure sektorean eta laneko istripuak eta gaixotasunak %15 murriztea, horretarako ondokoak aplikatuz, hots, prebentzio neurriak, bizitza eta lan baldintzen hobekuntza eta arriskuen gobernu egoki baten sustapena.

Jardunaldia, Arkauteko Granja Modeloan egin da eta sektorearen ordezkaritza handi batekin kontatu du. Ekintza barruan, duela urte batzuk, NEKAPREBEN programan parte hartu zuten erakundei aintzatespen bat egin zaie.

Aintzat harturiko erakundeen artean, Federazioa egon da, garai hartan izugarrizko lan egin zuelako Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin.