1

IV Erein patatari buruzko Ekitaldi Teknikoa

APPSE – Asociación de Productores de Patata de Siembra de España-k antolaturik, joan den ostiralean Arkauten egin zen.

Ekitaldia Arabako Foru Aldundiako Nekazaritza Diputatua den Eduardo Aguinacok ireki zuen. Bere hitzaldian, Arabako patata ekoizpenaren igoera arinari buruz mintzatu zen. Honetaz gain, gure lurraldeko sektorean sartzen diren nekazari gazteak patata laborantzan jardutera animatu zituen.

Jarraian, APPSEko presidentea eta N.S. de Ocon Kooperatibaren zuzendaria den Javier Diaz de Espadak, Neikereko Amaia Ortiz, AAMM Ibericako Carlos Escribanok eta Espainako Nekazaritza Ministerioko Laura Hernandezek parte hartu zuten.

Mintzatutako gaiak, honelakoak izan ziren:

  • Landako gaisotasunen eta izurriteen kontrolatzeko sistema alternatiboak: Bioestimulanteak eta Nekazal Ozonoa.
  • Patata konserbatzeko teknologiak.
  • Patata, uztan eta kontserbatze garaian hobetzeko teknologia.
  • Landare Osasuna Europako Arautegi berria.

Jardunaldia, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria den Ikerne Zuluagak itxi zuen.

Atxikitako argazkian, Eduardo Aguinaco, Javier Diaz de Espada eta Jose Ignacio Velasco.