1

KOOPERATIBAK ETA KOOPERATIBAKIDEAK, NAGUSI, NEKAZARABA SARIETAN

Arabako Foru Aldundiak ospatu zuen atzo, Alegria-Dulantzin,  NEKAZARABA sarien lehen aldia. Sarien zioa, Lurraldeko nekazari eta abeltzainen lana antzematea.

Sariak, duela gutxi sortuak, bi urtez behin emango dira, Gonzalo Nardiz sariekin txandakatzen.

Nabarmendu, atzoko ekitaldian, kooperatibak eta kooperatibakideak nagusi izan zirela, sarien gehienak eskuratzen. Dudarik gabe, Arabako kooperatibek daukaten une onaren seinalea.

Sarien sailkapena eta irabazleak, honako hauek izan ziren:

  • Berrikuntza Saria: Hernando Sasigain. Arbuloko nekazaria. Sagral, N. S. de Ocon eta AGA kooperatiben bazkidea.
  • Elikagaien Bikaintasuna Saria: GARLAN Koop. Elk. Presidentea den Mikel Lopez de Armentiak saria jaso zuen.
  • Landa Garapena Saria: Leire Beraustegi. Izarrako Goiuri Gozotegikoa
  • Lanbide Profesionala Saria: Bi izan ziren saridunak.
  • Miguel Ortiz de Zarate, Lagunak kooperatibaren bazkidea eta, era berean, KAIKU, ANOGA, eta abarren bazkidea. Honetaz gain UAGA, ABEREKIN, ASGAFAL eta abarretan aintzindaria izana.
  • GURESOROA ELKARTEA. Duela 25 urte sortutako emakumeen Elkartea.

Sari banaketara sektore eta instituzioen ordezkapen zabala eta anitza egon zen. Besteak beste, nabarmendu Arabako Diputatu Nagusia, Ramiro Gonzalez; Pilar Garcia de Salazar, Arabako diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua; Eduardo Aguinaco, Nekazaritza Saileko Foru diputatua;  Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordea; Javi Torre, UAGAren presidentea; Alfonso Saenz de Camara, UDAPAren zuzendaria, Celes Aja, Corporación OVO-12ren zuzendaria, Andres García, GARLANen zuzendaria, Angel Calvo, SAGRALen zuzendaria; Valentin Novales, KAIKU kooperatibaren idazkaria, Tere Castillo, Elburgoko nekazaria eta GURESOROAren kidea, eta abar luze bat.