1

Kooperatibistak eusko legebiltzarrean

Eusko kooperatiben ordezkapen batek bisitatu zuen atzo Eusko Legebiltzarra, honen Nekazaritza batzordeko presidentea den Javier Carrok gonbidaturik.

Erakunde honen presidentea den Bakartxo Tejeriak jaso zuen ordezkapena. Honekin batera azalpenak eta funtzionamendua azaldu zuen. Era beran, gogoratu zuen 2005tik 2012ra arte Nekazaritza Batzordean egon zela, hala nola federazioarekiko harremana.

Geroago, kooperatibistak eta Nekaaritza Batzordea bildu ziren. Batzordearen funtzionamenduz eta gaurkotasun dituzten gaietaz hitz egin zuten. Besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastiaren eta ardoaren kalitatearen defentsari buruzko lege-proposamenaz.

Nekazaritza batzordetik parte hartu zutenak Francisco Javier Carro, presidentea, Luis Javier Tellería, Iñaki Lasagabaster, Rosa Fresno eta Jon Azkue izan ziren. Hauekin batera, Batzordeko letrada den Montse Auzmendik azalpen teknikoak eman zituen.

Federazioaren presidentea den Pablo Duranak Euskadiko nekazari-elikagaien kooperatiben ezagupen batzuk eta kooperatiben lehentasunak azaldu zituen, bestek beste:
– Bolumena gehikuntza.
– Balio erantziaren hobekuntza.
– Enpresagintza – profesionalizazioa.

Era berean, presidenteak parlamentariei jakinarazi zien Federazioaren parte hartzeko aldekotasuna edozein gaiaz hitz egiteko, kontutan izanik kooperatibak ekoizpen eta merkaturatze sektore guztietan dagoela, ardo sektoretik esne sektorera, baita beste sektore batzuetan, esate baterako, okelan, garian, erremolatxan eta abar.

Batzordeko presidentea den Javier Carrok taldeak egindako bisita eta Federazioaren presidente egindako eskaintza eskertu zuen eta amaitutzat eman zuen bisita.