1

Kooperatibistek, ABEREKIN, hazi-jartze etxea bisitatu zuten

Hogeita hamar inguru kooperatibistek ABEREKIN Derioko Hazi-jartze etxea bisitatu zuten joan den larunbatean.

Jardunaldia, Federazioak urtero egiten dituen formakuntza-ekintzen artean kokatzen zen. Zehatz-mehatz, Federazioak urtero egiten duen bidaia-teknikoaren amaiera gisa. Aurten, egindako bidaia Bavierara izan zen.

Aberekin-en zuzendaria eta albaitaria den Carlos Ugarte Garagalzak hartu zituen bertaratutakoak. Zuzendariak, ABEREKINen helburua, historioa, bazkideen osaera, funtzionamendua, erronkak, eta abar azaldu zituen. Baita bertaratukoek  egindako galdera anitzei ere.

Azalpenak eta gero, instalazioak bisitatu ziren, zezen-tokiak eta laborategia bereziki.

Eguna, anaiarteko bazkari batekin bukatu zen, herriko jatetxe batean.