1

Kudeaketa aurreratuari euskal sariak

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUSKALITEK KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIAK EMAN ZITUZTEN

Atzo, Bilboko Euskalduna Jauregian, Kudeaketa Aurreratuari Euskal Sariak eman ziren.

Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak eta EUSKALIT- Bikaintasunerako Irazkundeak antolatuta, jende asko egon zen. Besteak beste Iñigo Urkullu Lehendakaria, Garapen Ekonomiko eta Lehikortasun sailburua den Arantza Tapia edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua den Angel Toña.

Saritutako enpresak asko izan ziren. Nekazari-elikagaien sektoretik bi baino ez, AZTI eta Federazioa. Saria, kalitatez arduratzen den gure teknikoa Maite Corresek jaso zuen Lehendariaren eskutik.

Ekitaldia bukatuta, Arantxa Tapia sailburua Federazioaren langile eta kontseilariekin argazkia atera zen. Honetaz gain, jasotako errekonozimenduaz eta sektorean egunero egiten dugun lanagatik zoriondu gintuen. Era berean, gure lana hobetzen eta erronka handiko proiektuetan sartzen animatu gintuen.