Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioak enpresa-erakunde gisa hainbat erakunde ordezkatzen, bultzatzen eta sustatzen ditu eta haiekin zein administrazioarekin eta gizartearekin elkarlanean aritzen da, Euskadiko nekazari-elikagaien kooperatibismoaren elkargunean izateko.

Nekazaritzako elikagaien arloko Euskadiko kooperatibismoaren baitan erakunde aintzatetsia izatea. Oinarriak: gardentasuna, zintzotasuna, hulbitasuna eta etikan oinarritutako kudeaketa jasangarria.

– Lankidetza eta talde-lana

– Hurbiltasuna eta gardentasuna

– Aniztasuna eta emankortasuna

– Proaktibitatea

– Aintzidaritza eta emaitzarako joera

Erroken helburua

Erakunde-ordezkaritza

Alde guztietan erakunde-ordezkaritzak bultzatu, sustatu, eta indartzen mugimendu traktorra da.

Fomenkutza eta Kooperatiba Sustapena

Kooperatiben langileak eta bazkideak formatzea, hala nola kooperatibimoa eta elkar-kooperazioa sustatzea.

Zerbitzu Teknikoak

Kooperatibei balio handiko zerbitzuak eta balio-erantsitako ekintzak eskaintzea.

Barne-kudeaketa bikaina

Federazioko giza baliabideen, baliabide teknikoen eta ekonomikoen kudeaketa eta funtzionamendu eraginkorra lortzea.

Organo Sozialak

Hauek dira Federazioaren organo sozialak

Batzar Nagusia

Bazkideen bilera da, Federazioaren eskuduntzari dagozkion gaiei buruz eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko.

Artezte Kontseilua

Organo honi bakarrik dagokio Federazioa zuzentzea, kudeatzea eta ordezkatzea, eta horretarako eskumen guztiak erabiliko ditu, Legeak edo Estatutu Sozialek beste organo sozial batzuei berariaz gordetakoak izan ezik.

+ Kideak

Zaintza Batzordea

Haren helburua urteko kontuak berraztertzea eta horiei eta soberakinak banatzeko proposamenari buruzko nahitaezko txosten bat egitea da, besteak beste.

+ Kideak

Idazkaritza Teknikoa

+ Kideak

Federazioaren Oinarriak

  • Elkarteratze askea eta bazkideek borondatez uzteko aukera.
  • Autonomia, kudeaketa eta kontrol demokratikoa bazkide diren.
  • Kooperatiben autonomia errespetatzea.

Kudeaketa Politika

Euskadiko Nekazari Kooperatiben Federazioko Idazkaritza Teknikoaren ardura da kooperatibak eta bazkideak gogobetetzea. Horretarako ildo hauei jarraitzen die:

  • Erakunde-ordezkaritza
  • Elkarlana eta lehiakortasuna,
  • Kooperatibismoaren promozioa eta sustapena,
  • Barne-kudeaketa bikaina eta
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak erabilpena,

Eta horien bidez, Federazioaren jardueren barne, honakoak egiteko konpromisoa hartu du:

  • Eskainitako zerbitzuen kalitatea bermatzea,
  • Ingurumena babestea eta kutsadura prebenitzea,
  • Langileen segurtasuna eta osasuna,
  • Euskararen erabilera bultzatzea, bai bazkide eta langileekin, bai gainerako komunikazio-egoeretan.

Konpromiso horiek betetzeko, honako hauetan oinarritzen da:

  • Kooperatiben beharrak eta etorkizunerako espektatibak bete, etengabe hobetuz eta behar bezalako zerbitzua eginez,
  • Langileen prestakuntza eta informatzea, kudeaketaren arlo guztietan, erakundean parte hartzea eta kontsulta egitea bermatzeko,
  • Lehiakortasuna etengabe hobetzea, horretarako, kalitatea, zerbitzuen eta kudeaketa-sistemen eraginkortasuna, kutsadura prebenitzea eta inguruarekiko jarrera egokiagoa izatea, eta langileen segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzea dira oinarri nagusiak.
  • Legeria sistematikoki betetzea, bai eta arauteria eta beste betekizun batzuk ere, kudeaketaren edozein arlotan,
  • Konpromiso soziala interes-taldeekin Federazioaren jarduerei dagokienez:
  • Euskadiko nekazari kooperatibak, hornitzaileak, gizartea, herri administrazioa, langileak, beste federazio eta erakunde batzuk,
  • Federazioko komunikazio-baliabideak etengabe hobetzea, interes-taldeekin eta langileekin, bai euskaraz, bai erdaraz.

Era berean, jarduera guzti horiek betetzeko konpromisoa hartu du, hurrengo printzipio etikoetan oinarrituz:

  • Kooperazioa eta gizarte-erantzukizuna bultzatzea
  • Pertsonei laguntzea eta haiek errespetatzea
  • Profesionaltasuna eta gardentasuna
  • Bizi den komunitatearen nortasun kulturalera egokitzea

Txostenak