Laboral Kutxa Federazioan bisitari
Gaur goizean, Laboral Kutxa Kreditu Kooperatibaren buruzagirik handienak Federazioa bisitatu dute.
Bisitaren helburua bikoitza izan da. Alde batetik, nekazari-elikagaien eta bere kooperatibismoaren zenbait gauza ezagutzea. Beste aldetik, nekazari-elikagaien eta kredituaren arteko eraginkortasuna bilatzea.
Laboral Kutxaren partetik, etorri direnak izan dira: Txomin Garcia, presidentea, Xabier Egibar, zuzendari nagusi berria eta Carlos Oses, zuzendariordea.
Federazioaren aldetik, presidentea den Pablo Durana, presidenteordea den Martin Uriarte eta idazakari teknikoa den Iñaki Nubla egon dira.