Monthly Archives

iraila 2015

  • ‘Arabako patata’ren salmenta kanpaina hasi da

    Vitoria-Gasteizko El Boulevard Merkaturatze Zentroan Arabako Patata Kalitate-Zigiluarekin salmenta kanpaina hasi da.

    Ekitaldian parte hartu dute:
    – Koldo Lopez de Robles, UDAPA kooperatibaren kalitatearen zuzendaria,
    – Txemi Mera, EROSKI kooperatibaren Kanpo Harremanetarako Zuzendaria.
    – Eduardo Aguinaco, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Diputatua.
    – Ugaitz Lana, EROSKI-Boulvardeko hipermerkatuaren zuzendaria, eta
    – Pablo Durana, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren presidentea.

    Koldo Lopez de Roblesek jakinarazi du, dagoeneko, pataten %75a jaso dela zelaietatik. Honetaz gain, aurten, urte bikaina izango dela adierazi du, bai kantitatean, bai kalitatean, bai prezioan.

    Beste aldetik, Txemi Merak baserritarren eta merkatarien arteko elkarlana aipatu du. Azpimarratu egin du, “Arabako patata Eusko Label zigiluarekin” egiten duen bakarra UDAPA kooperatiba dela.

    Eduardo Aginakok agerian jarri du patataren ontasunak, mendebaldean ezinbesteko elikagaia izanik. Horretaz gain, Araban 1.000 ha. pasata patatekin landuta badagoela. Guztira 40.000 tona ekoizten. Ereintzeko eta txipen industriarako patatak kenduta, 15.000 tona kontsumo-patata ekoizten dira. Hoietatik 6.000 tona “Arabako Patata Ziurtatua” direla eta den denak UDAPAk merkaturatzen dituela. Hoietako erdia EROSKI kooperatibaren bidez.

    Ugaitz Lanak bertoko produktua kontsumitzeko eta baloratzeko aldearen garrantzia aipatu du, bereziki kalitatezko produktua. Horretarako Euskal Baserri eta Eusko Labelen zigilua goraipatu du.

    Ekitaldia bukatzeko, Pablo Duranak bi kooperatiben arteko elkarlana eta indarra azpimarratu du. Alde batetik ekoizlei eta bestetik kontsumitzailei erantzuten dietelako, bertoko produktuekin, epe luzerako itunekin eta bidea luzatzen eta garestizen dituen bitartekaririk gabe.