Daily Archives

urria 6, 2015

  • Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi, ARTZAI-GAZTAko bazkideak, Arabako txapeldunak idiazabal gaztan

    Ilarduiako, La Leze baserriko senar-emazteak diren Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi Arabako Artzain Gazta Txapelketan geratu dira txapeldunak. Txapelketa hau lurraldeko garrantzitsuena da, Idiazabal Jatorri Deiturak, Artzai-Gaztak kooperatibak, Diputazioak eta Aguraingo Udaletxeak antolatuta.

    Saria, Aguraingo 620. nekazari azoka barruan eman da, Euskadiko zaharrena, 1.395 urtean sortua.

    Saria, Aguraingo alkatea den Iñaki Berazak eman die. Ekitaldian, instituzioen eta sektorearen ordezkapen handi bat egon da, hoien artean, Nekazaritza eta Kulturako Foru Ahaldunak diren Eduardo Aginako eta Igone Mtz. de Luna, Idiazabalgo Jatorri Izendapengo presidentea den Jose Mari Ustarroz eta Artzai-Gaztako kooperatibaren presidentea, Pablo Basterra.