Daily Archives

urria 28, 2015

  • Txileko Kooperatiben Nazioarteko Ihardunaldia bukatu egin da

    Gaur, Santiagon, Txiletar kooperatiben Ihardunaldia bukatu egin da.

    Ihardunaldian, etorkizunean kooperatibeen eta bere erakundeen estrategiak elikagai osasungarriak ekoizteko aztertu dira.

    Hizlarien artean Hegoamerikako ordezkari asko egon dira, Nikaragua, Uruguay, Paraguay eta Txilekoak.

    Europatik, Italiako hizlari batzuk eta Euskaditik ni neu.

    Azpimarratzekoa, Txileko Nekazaritza Ministroak, Carlos Furche jauna, itxi duela ihardunaldia. Hain zuzen ere, bere hitzaldia nirearen atzetik izan da. Beraz, aukera izan du nik esandakoa entzuteko eta Euskadin egiten ari garenaz jabetzeko.

    Bihar, Santiagoko FAOren eraikuntzan, beste ihardunaldi batean parte hartuko dut. Oraingoan, Ekoizpen Kooperatibak eta Nazioarteko Negozioei buruz.

    Argazki batean, Txiletar Ministroa nik egindako azken proiekzioarekin horman.

  • Bizkaiako Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Diputatuarekiko bilera

    Gernikako Urriaren Azken Astelehena dela eta, Federazioaren Kontseilu Errektoreak Foru Diputatu berriarekin den Elena Unzueta eta Zuzendari berria den Lucia Islarekin biltzeko eta elkar hitz egiteko aukera aprobetxatu du.

    Bileraren xedea, Bizkaiako nekazaritzan arduradun berriei Federazioa ezagutzera ematea izan da, hala nola partekideak, helburuak eta osagarria den informazioa.

    Bai Diputatua, bai Zuzendaria, Euskadiko nekazari-elikagantzaren Federaziaoren diagnostikoarekin eta erronkeekin bat etorri dira. Besteaz beste eta bereziki, eskaintza batzea, baldintza hobeagoak negoziatu ahal izateko, hala nola merkatuaren betebeharrak hobeto asetzeko.

    Geroago, Federazioaren Kontseilu Errektoreak bere ohiko bilera egin du. Bileran, urteko Kudeaketa Planaren egindakoa aztertu du. Era berean, datorren urterako helburu eta jarraibideak ipini dira.
    Beste batzuen artean, datorren urteko Ohiko Batzar Nagusia zehaztu da. Hain zuzen ere, aukeratutako eguna, datorren martxoaren 17a, osteguna, eta Mungian egingo da.

    Bilera, Gernikako San Isidro Kooperatiban egin da.

    Bilera bukatutakoan, ihardunaldia amaitu da azokatik ibilaldi batekin eta bazkari batekin.

    Argazkian, Foru Aldundiko Diputatua eta Zuzendaria, Federazioaren Kontseilu Errektorea, Kooperatibaren presidentea eta zuzendaria.