Daily Archives

otsaila 2, 2016

  • GARLAN kooperatibak 5S-ak implantazioa hasi da Vitoria-Gasteizko egoitzan

    5S metodología, TOYOTAN jaio zen, 60 hamarkadan, industria inguru batean, enpresen kudeaketan laguntzeko helburuarekin.

    Metodologia 5S-k, bere izena japoniar 5 hitzen hasierari sor diote, alegia:

    – Seiri – Beharrezkoa ez dena baztertu
    – Seiton – Beharrezkoak kokatu
    – Seiso – Zikinkeria kendu
    – Seiketsu – Anomaliak nabarmendu
    – Shitsuke – Hobetzen jarraitu

    5S ezarpenak erakundetan lehiakortasuna hurrengo aldeetan hobetzea du helburu: emankortasuna, produktu eta zerbitzuen kalitatea, pertsonen garapena eta motibazioa, malguntasuna eta arintasuna aldaketan, eta abar.

    Beste helburuen artean, ipini dituzte:

    – Bilaketa denborak %60a murriztea.
    – Lekua %50a handitzea.
    – Zikintasun iturriak desagertaraztea.
    – Garbiketa denborak %80a gutxitzea.

    5Sen inplantazioa kooperatibaren zuzendaritzak eta langileok bultzatu dute. Prozesu osoa, Federazioaren kalitate-teknikoa den Maite Corresek zuzenduko du. Inplantazioa burutzeko 5 hilabeteko epea estimatzen da.