Daily Archives

otsaila 10, 2016

  • Kooperatibak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluan

    Joan den ostegunean, 4a, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseilua batzartu zen lehendabiziko aldiz.

    Kontseiluan, Eusko Jaurlaritza buru dela eta hiru Foru Aldundiek parte hartzen dute, nekazaritza eta elikadurarekin elkarteen partaidetzarekin.

    Kontseilu hau eusko nekazaritza administrazioen koordinazio, kontsulta eta aholkularitzarako tresna gisa eratu da, sektorea hoberen errepresentatzen duten agenteekin, Euskadiko nekazaritzako eta elikadurako politikak diseinazeko..

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu den Arantxa Tapiak presiditu zuen Kontseilua. Beste batzuen artean, Federazioaren presidentea, Pablo Durana Duque ere egon zen.

    Bileran mintzatu ziren gaien artean, Kontseilua eratzearen gaiak kenduta, azpimarratu behar dira: PACaren erreformaren problematika eta 2015-2020 Landa Garapenerako Plana.

    Bileraren zehar, Pablo Duranak kooperatiben eskakizun batzuk ateratzeko aukera izan zuen. Honakoak zirelarik:
    – Ustiategi kooperatibei zuzenduriko Mendiko dirulaguntzen tratamendua, (ICMak).
    – Ekoizpen kooperatibetan gazteen sarrerak.
    – Ustiategi txikien sarrerak markaturatze, hornidura eta zerbitzuen kooperatibetan.

    Administrazioak alegazioak hartu zituen eta Landa Garapenerako Planaren egokitzeko bidean kontutan hartuko dituztela jakinarazi zuten.