Daily Archives

otsaila 12, 2016

  • Eusko Legebiltzarrean Kooperatiben

    Federazioaren presidentea den Pablo Duranak parte hartu du gaur, Javier Carrok burutzen duen Eusko Legebiltzarreko Nekazaritza Batzordearen aurrean. Gaia, Euskadiko ardo eta mahastiaren kalitatearen defentsarako Legea aztertzen duen ponentzia delarik. Aipaturiko Legearen helburua, Jatorri Izendapenetan landaketak eta birlandaketak murriztea eta mahatsa, soilik, kalitatezko ardoetara mugatzea.

    Pablo Duranak Legegaiaren helburuen alde jo du. Horretaz gain, Eusko upategi kooperatiben datu gehituak azaldu ditu, zazpi Arabar Errioxakoak izanik eta beste bat Bizkaikoa, txakolina egiten duena.

    Upategi kooperatiboen osasunari buruz eta hauen lan-bidei buruz galdetuta, egoera on batean gaudela, prezio egokiekin eta ardo-eskaera handi batekin gaudela erantzun du.

    Kooperatiben lan-bidei buruz, elkarlana eta eskaintza biltzea direla azpimarratu du. Hain zuzen ere, arazoak bideratzen ari direla kooperatiben arteko elkarlanean. Horretaz gain, baserritar txikientzat, kooperatibismoaren inportantzia nabarmendu du, merkatuan egoera onetan agertzen ahaltzen duelako.

    Arabako Errioxa bereiztearen alde bai ala ez galdetuta, alde jo du. Batez ere, kalitatea eta berezitasunaren aldeko hurbilgo merkatu handi bat dagoelako. Hala ere, Errioxako Jatorri Izendapenaren barruan egotearen alde egon da.

    Agerraldia bukatu du agerraldiaren gonbidapena eskertzen eta bere burua Parlamentuaren esanetara jarriz.

    Honekin batera, argazkia – Egilea: ‘Eusko Legebiltzarra’