Monthly Archives

martxoa 2016

  • UAGAko Batzar Nagusia

    San Jose Eguna.
    UAGA – Arabako Baserritarren Elkarteak bere Batzar Nagusia egin du.

    Iharduera, Vitoria-Gasteizeko Europa Jauregian ospatu da, instituzioen eta afiliatuen ordezkapen zabal batekin.

    Instituzioen aldetik, azpimarratu behar da Eusko Jaurlaritzako sailburu ordea den Bittor Orozen agerpena. Beste aldetik, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Diputatua den Eduardo Aguinaco ere, egon da. Federazioaren partetik, presidentea eta sindikatuaren afiliatua den Pablo Durana ere egon da.

    Honetaz gain, Sindikatuaren afiliatu asko ere egon dira.

    Atxikitako lehendabiziko argazkian ihardueraren mahia nagusia ikus dezakegu.

    Bigarren argazkian, UAGAko presidentea den Javi Torre Federazioaren presidentea den Pablo Duranarekin. Hauekin batera, Komite Exekutiboaren partaidea den Luis Mari Fernandez de Mendia.

  • Federazioaren Batzar Nagusia

    Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren Batzar Nagusia atzo egin zen.

    Mungiako San Isidro Kooperatiban egin zen. Helburua, Urteko Kontuak eta 2016ko aurrekontua eta kuotak onartzea izan zen.

    Batzarraren irekiera Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaria den Alfredo Isprizuak egin zuen.

    Ekitaldira 36 kooperatiba joan ziren, alegia, federatuen artean % 56a.

    Dokumentuen aurkezpenak eta gero, bozketetean, den dena aho batez onartu zen.

    Batzarra, Eusko Jaurlaritzako Nekazari-sailburu ordea den Bittor Orozek itxi zuen.

    Hitzaldia eta gero, DELOITTE kontsultoriakoa den Roberto Martinezek hitz egin zuen. Gaia: Elikagai kontsumoaren joerak eta Banaketa Handiaren estrategiak. Atxikitzen dizuet aurkezpena.

    Dokumentua deskargatu (.pdf)(691.82 .Kb)

  • ACOR kooperatibara bisitaldia

    Atzo, Euskadiko ia hogeita hamar baserritar bisitatu zuten ACOR kooperatiba, Valladolideko Olmedon.

    Kooperatibaren jarduera nagusia, erremolatxa azukre bilakatzea da. Era berean, oleaginosak olioetan eraldatzen dute, koogenerazioaren bidez eta eguzki parke baten bidez elektrizitatea ekoizten dute. Bere instalazioetan ere, biodiesel ekoizteko fabrika dute, baina orain geldirik dago.

    Azken garai hauetan, bazkideen ekoizpenak dibersifikatzeko asmoz, Castilla-Leonen gari-gogorra ereiten esperimentatzen ari dira. Honekin batera, 3.200 ha. erosi dute Errumanian, Gaztelan uzta txar bati aurre egin ahal izateko.

    Kooperatibak, 5000 nekazari-bazkide batzen ditu eta 500 langilei lana ematen die.

    Kooperatibako presidentea den Juan Carlos Ricok agurra eman zion bisitariei. Jarraian azukerea lortzeko prozesua erakutsi zen, hala nola koopeatibaren daturik inportanteenak. Geroago, ontziratze instalazioak, azukrea fabrika eta biodiesel fabrika ikusi ziren. Hemendik, kooperatibaren elikagaien dendara, non inguruko eta kooperatibetako janariak eta edariak erosteko aukera egon baitzen. Bukatu zen bisita bazkari batekin, kooperatibako jantokian.

    Bueltatzeko bidaian, autobusean, bisitako parte-hartzaileen arteko eztabaida egon zen. Nekazari-elikagaien industrian ageri geratu ziren ezberdintasunak, bai ekonomikoki, bai zerbitzuen aldetik, bai etorkizunari begira, nekazarien eta anonimoen bazkunen artean.