Daily Archives

martxoa 11, 2016

  • ACOR kooperatibara bisitaldia

    Atzo, Euskadiko ia hogeita hamar baserritar bisitatu zuten ACOR kooperatiba, Valladolideko Olmedon.

    Kooperatibaren jarduera nagusia, erremolatxa azukre bilakatzea da. Era berean, oleaginosak olioetan eraldatzen dute, koogenerazioaren bidez eta eguzki parke baten bidez elektrizitatea ekoizten dute. Bere instalazioetan ere, biodiesel ekoizteko fabrika dute, baina orain geldirik dago.

    Azken garai hauetan, bazkideen ekoizpenak dibersifikatzeko asmoz, Castilla-Leonen gari-gogorra ereiten esperimentatzen ari dira. Honekin batera, 3.200 ha. erosi dute Errumanian, Gaztelan uzta txar bati aurre egin ahal izateko.

    Kooperatibak, 5000 nekazari-bazkide batzen ditu eta 500 langilei lana ematen die.

    Kooperatibako presidentea den Juan Carlos Ricok agurra eman zion bisitariei. Jarraian azukerea lortzeko prozesua erakutsi zen, hala nola koopeatibaren daturik inportanteenak. Geroago, ontziratze instalazioak, azukrea fabrika eta biodiesel fabrika ikusi ziren. Hemendik, kooperatibaren elikagaien dendara, non inguruko eta kooperatibetako janariak eta edariak erosteko aukera egon baitzen. Bukatu zen bisita bazkari batekin, kooperatibako jantokian.

    Bueltatzeko bidaian, autobusean, bisitako parte-hartzaileen arteko eztabaida egon zen. Nekazari-elikagaien industrian ageri geratu ziren ezberdintasunak, bai ekonomikoki, bai zerbitzuen aldetik, bai etorkizunari begira, nekazarien eta anonimoen bazkunen artean.