Monthly Archives

apirila 2016

  • Federazioak parte hartzen du San Prudenzio harreran

    Aprirlaren 28an, San Prudentzio, Arabako patroi eguna dela eta, Arabako Diputatu Nagusiak, gizarte, empresa eta politiken ordezkariak gonbidatzen ditu harrera batera.

    Aurten, lehendabiziko aldiz Diputatu Nagusia dena, Ramiro Gonzalezizan da eta harrera Vitoria-Gasteizko Artium Museum-en egin du.

    Harreran, Diputatu Nagusiak agertutako guztiei banaka agurtu eta gero, Arabako egoeraz balorazioa egiten du eta Arabako Domina merezi duen empresa/erakunde bati ematen dio. Aurten, domina MICHELIN enpresari eman dio, Araban 50 urte betetzeagatik.

    Protokoloa bukatutakoan, luntxa ematen da eta gonbidatuek Diputatu Nagusiarekin eta bere lan-taldearekin hitz egiteko aukera dute.

    Atxikitako argazkietan ikus dezakegu:
    1.- Pilar Garcia de Salazar, Arabako Diputatu Nagusiordea. Domina ematearen akordioa irakurtzen ari da.
    2.- MICHELINen zuzendaria. Diputatu Nagusia atzeko partean.
    3.- Ordezkari batzuk:
    3.1.- Luis Mari Fdz. De Mendia, UAGAren Batzorde Betearazlearen kidea.
    3.2.- Pio Agirre, OINARRI SGRren zuzendaria.
    3.3.- Pablo Durana, Federazioaren presidentea.
    3.4.- Jose Ignacio Garate, OINARRI SGRren presidentea.
    3.5. Ramiro Gonzalez, Arabako Diputatu Nagusia.
    3.6. Javi Torre, UAGAren presidentea.
    3.7. Javier Goienetxea, Mondragon Kongresoaren presidente.

  • Bizkaiko nekazaritzan, gazteen instalazioak

    Berrogei ta hamar gazte, gutxi gora behera, batzartu dira gaur, Bilbon, DEIA egunkariak deiturik, Bizkaiko nekazaritzan egiten ari diren azken instalazioak aztertzeko.

    Batzarra, DEIAko zuzendaria den Bingen Zupiriak bideratu du. Honek, egunkariaren Bizkaiko Lurralde Historikoan gertatzen ari den sentiberatasuna eta jakinmina adierazi du.

    Ihardunaldia, Bizkaiko Foru Aldundian Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala arloan diputatua den Elena Unzuetak ireki du. Unzuetak ekitaldiaren helburuak eta parte-hartzaileak aurkeztu ditu.

    Jarraian, Diputazioan Nekazaritza Garapenaren Zerbitzuaren Nagusia den Ramon Amenabarrek, Lorra Kooperatibaren zuzendaria den Martin Uriartek eta Enkarterrialdeko zuzendaria den Txus Gomezek hitz egin dute. Azken 9 urteko inkorporazioak, prozesoak eta emaitzak azaldu dituzte, hala nola etorkizuna.

    Emandako azalpenen arabera, bataz beste, 24 lagun urtero sartu dira nekazaritzan. Sarrera hauek joan dira: Negutegiko barazkietara (%33), haragi-behietara (%19), esne-behietara (%12), artzaintzara (%11). Besteak, hegaztietara (%7), fruitugintzara (%6), txakoligintzara (%5) eta batzuk (%8)

    2016 uretari begira, sarrerak bikoiztuko dira, 54 sarrera berriekin.

    Beste aldetik, Berrizko Errotazar baserriko Arkaitz Biritxinagak ere bere esperientzia kontatu du. Duela 5 urte familiaren ustiapenean sartu zen, bere anaia Aitorrekin,

    Bere hitzaldian oso pozik agertu da hartutako erabakiarekin. Eta negozioaren etorkizunaz ere oso baikorra agertu da. Hain zuzen ere, azken 5 urte hauetan esne ekoizpena hirutik biderkatu dute. Miloi 1 litrotik 3 miloi litrora pasatu dute. Jeisteko behiak sistema birakorra jarri du eta honek 250 behiak, ordu batean, hiru aldiz egunean jaiztea aukera ematen die. Etorkizunari begira ere, egitasmoak azaldu ditu.

    Bukatzeko, Elena Unzueta diputatuak DEIAri, hizlariei eta agertutakoei eskerrak eman dizkio.

  • OINARRIren Batzar Nagusia

    Gaur, Vitoria-Gasteizko Artium Museoan Oinarri Berma Elkarteak bere batzar Nagusia egin du.

    Ekitaldia, Arabako Diputatu Nagusia den Ramiro Gonzalezek ireki du. Itxiera, aldiz, Iñigu Urkullu Lehendakariak.

    Alde batetik Diputatu Nagusiak eta bestetik Lehendakariak, Oinarrik bere bazkideen alde egindako lana azpimarratu dute, bai tipoetan bai iraupenetan. Era berean azpimarratu dute OINARRIk aurten 20 urte betetzen dituela sortu zenetik, eta bere lanaz eusko empresa asko onuradunak gertatu dira. Hauetaz gain, beste batzuen artean, Laboral Kutxa eta Kutxabaneko presidenteak ere egon dira. Baita Eusko Jaurlaritzako Ogasun kontseilaria den Ricardo Gatzagaetxeberria ere.

    OINARRIren Batzar Nagusiaren garapenean, presidentea eta zuzendariak, joan den urteko kontuak eta aurtengo kontuen aurrerapenak eman dituzte. Aho batez onartu dira.

    Beste aldetik, M. Carmen Gallastegi ekonomilariak hitzaldi bat eman du. Gaia, gaurko egoera eta geroaren erronkak.

    Idazki honekin bidaltzen dizkizuet OINARRIk atera duen prensa-idazkia eta argazki batzuk.

    Dokumentua deskargatu (.doc)(168.5 .Kb)

  • Laboral Kutxako Batzar Nagusia

    Joan den larunbatean, Bilbon, Laboral Kutxako Batzar Nagusia egin zen.

    Batzarrean, urteko kontuak eta soberakinen norakoak onartu ziren. Era berean, 2016ko aurreikuspenak ere eman zituzten.

    Ikusitako datuen artean, azpimarratu, kaudimena eta likidezia bikaina, berankortasun tasa oso txikia eta bezeroarekiko asebetetzea altua.

    Epe laburreko erronkeen artean, besteak beste, eraginkortasuna eta digitalizazioa hobetu nahi dutela. Honekin, eskaintza handia eta margen txikia duen merkatuari aurre egin nahi zaio.

    Batzarrera oso bazkide gutxi joan ziren. Dena den, sektorea ondo ordezkaturik egon zen. Atxikitutako argazkian, Laboral Kutxako presidentea eta presidenteordea diren Txomin Garcia eta Roberto Ruiz de Infante, Federazioaren presidentea den Pablo Duranarekin.

  • Aragoiko kooperatiben IV kongresua

    Federazioak Aragoiko Kooperatiben Kongresuan parte hartu du.

    Joan den asteartean eta asteazkenean, Zaragozan, Aragoiko IV Nekazari-elikagaien Kooperatiben Kongresua egin da.

    Ekitaldia, oihartzun handia izan zuen, bai komunikabidetan, bai sektorean, bai politikan.

    Kongresuaren izena, BERRIKUNTZA KOOPERATIBOA, eta egitura izan zen:
    – hiru hitzaldi orokorrak, gaiak izanik: Balore Kooperatiboak, Komunikazioa eta Komertzio Elektronikoa, eta
    – sektoreko beste bilera batzuk, hurrengo gaiei buruz: ereinketen alternatibak, zerealak, abeltzaintza intensiboa eta extensiboa, kalitatea, kudeaketa eta fruta.

    Euskaditik Pablo Durana eta Iñaki Nubla joan ziren, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioaren presidentea eta idazkari teknikoa, hurrenez hurren.

    Argazkian, Pablo Durana, Victor Noguesekin, Aragoiko kooperatiben presidentea.