Monthly Archives

maiatza 2016

  • Argentiniar Kooperatibak Euskadin bisitari

    Joan den ostiralean, CONINAGRO- Confederación Intercooperativa Agropecuaria de Argentina-ren Kontseilu Errektorea Arrasate eta Aretxabaletan egon ziren Europako zenbait modelo kooperatibo ikusteko bidaia batean. Bisita, Corporacion Mondragonen Arrasateko egoitzan eta Aretxabaletako formakuntza eta sustapen egoitzan egin zen.

    CONINAGRO 1956 urtean sortu zen. Hamar federazio batzen ditu eta hauek 120.000 nekazari kooperatiba Argentina zehar. % 21 argentiniar zereala baino gehiago.

    Corporacion Mondragon-en enpresa eta gizarte arloaz gain, argentinoen interesa beste alorretan ere izan ziren. Esatebaterako, Euskadiko nekazari-elikagaien kooperatibismoaz, edo gure ustiapenen neurriaz, edo kalitatezko labelaz edo kooperatiben funtzionamenduz.

    Atxikitako argazkian ikus daiteke etorritako taldea, Maite Corresekin, erdian, Federazioan Kalitate-teknikoa.

  • Andaluziako koopeatiba batek UDAPAn bisitari.

    Sevillako bigarren graduko kooperatiba den Manzanilla Olive S.C.A. Euskadin.

    Kooperatibak lehen graduko 9 kooperatibak elkartzen ditu. Lehen graduko kooperatiba eraldatu nahi dute bat egite baten bidez.

    Bisitaren helburua, beste saioak ezagutzea da, erabaki egokiak hartzen laguntzeko. Hori dela eta, 9 kooperatiba hoien presidenteak eta zuzendariak Cereales Teruel kooperatiba bisitatu zuten atzo. Gaur goizez, Zaragozako Grupo Pastores kooperatiba bisitatu dute. Gaur arratsaldez UDAPA eta bihar Mondragonera joango dira.

    Kooperatibak 6.000 nekazari elkartzen ditu, baita 10.000 ha. olibondoetan. Sevilla lurraldeko ekialdean kokatzen da. Zenbait herri handiak barne hartzen ditu, hala nola Utrera, Carmona, Moron de la Frontera edo La Puebla de Cazalla, besteak beste. Kooperatibaren 3 produktu nagusiak, olioa, oliboak eta zerealak dira.

    UDAPAren aurkezpena bere zuzendari nagusia den Alfonso Saenz de Camarak egin du.

    Honekin batera, bertaratuen argazkia atxikita doaz.

  • PPren ordezkariak Federazioan bisitari

    Euskadiko PPko ordezkaritza batek Federazioa bisitatu du. Ordezkariak,
    – M. Carmen López de Ocariz, legebiltzarkide,
    – Javier de Andrés, Arabako Partido Populareko presidentea, eta
    – Ana Isabel Salazar, Arabako Biltzar Nagusietako kidea,
    Federazioaren Presidentea den Pablo Duranarekin eta Idazkari Teknikoa den Iñaki Nublarekin elkarrizketatu dira.

    Bisitaren helburua bikoitza izan da. Alde batetik, Euskadiko Nekazari-elikagaien kooperatibismoaren ezagutza handitzea; eta bestetik, datozen Eusko Legebiltzarretarako ahuteskundeei begira, ideiak eta eskakizunak jasotzea, hauteskunde programarako.

    Federazioaren aldetik, Presidenteak jakinarazio dio Euskadiko Kooperatiben errealitatea baita kooperatibismoaren aldetik instituzioei eskakizun handienak.

    Honekin batera, emandako idazktia eta taldearen argazkia.

    Dokumentua deskargatu (.pdf)(393.92 .Kb)

  • KAIKU sarituta, Gonzalo Nardiz sariarekin

    Iñigo Urkullu lehendakariak eman zituen atzolehen sektorean eta elikagaien industrian egindako ibilbide profesionala aitortzeko 2016ko Nardiz sariak.

    Saria jaso dute:
    – Nekazaritza sektorean: Kaiku kooperatiba.
    – Arrantza sektorean: Atunontzi izoztaileen Armadoreen Elkartea (ANABAC).
    – Elikagaien industria sektorean: Bacalao Giraldo enpresak.

    Lehendakaritzan egin da sari-banaketa eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak ere parte hartu du. Kooperatibako presidenteordea eta Goiaingo abeltzaina den Jon Agirrek saria hartu zuen.

    KAIKU Kooperatiba Elkartea pasa den mendearen erdialdean sortu ziren esne kooperatibetan du bere jatorria -Iruñean (Copeleche, 1953), Bilbon (Beyena, 1953) eta Gipuzkoan (Gurelesa, 1954)-.

    Gaur egun, Kaikuk 400 bazkide baino gehiago ditu eta Hego Euskadiko lurralde guztietako hornitzaileak.

    Sortu zen unetik, industria propioak bultzatu zituen ustiategietako esnearen bilketa bermatzeko. Esnearen bilketa egituratzen aritu zen eta esneari balio erantsia ematen, esnekiak landuz eta merkaturatuz. Azpimarratu behar da egiten duen funtzio soziala, izan ere, ustiategi txikien biziraupena ahalbidetzen du, mendialdeetan esnea bilduta eta kostu logistiko garrantzitsuak bere gain hartuta.

    Esnearen ontziratzeaz eta merkaturatzeaz ere arduratzen da enpresa partaidetuetan, esaterako, Iparlaten eta Kaiku Corporacion Alimentarian. Guztira, Kaikuk 1.200dik gora nekazariri ematen die zerbitzua, bai eta beste hainbeste hornitzaileri ere, eta urtean 160 milioi litrotik gora esne mugitzen du.

    Gonzalo Nardiz Bengoetxea Eusko Jaurlaritzak izan zuen lehen Nekazaritza Sailburua zen, bai eta garai hartan, 1936ko urriaren 7an, Jose Antonio Aguirre lehendakariak bere gidaritzapean osatu zuen kabineteko kiderik gazteena ere. Sasoi hartan 31 urte zituen eta jada Bermeo bere herriko zinegotzia, Bizkaiko Aldundiko kudeatzailea eta Bizkaiko Defentsa Batzordeko Hornidura Komisarioa izandakoa zen.

    Sailburu izan zen garaian, Gonzalo Nardiz nekazaritzaz, basoez eta mendiez arduratu zen. Euskadirako autohornitze kotarik handienak lortzea eta bertako abeltzaintzako eta basoetako aberastasuna zaintzea izan zituen helburu bere jardunean. Horretarako hartu zituen neurrietako bat izan zen aurretik baimenik gabeko ehiza eta zuhaitz mozketa debekatzea.

    Sailburu emandako urteetan, albaitaritzako arauak aldarrikatu zituen eta gerra zonaldeetan zeuden lurrak errentan eduki eta lantzen zituztenei errentak ordaintzeko luzamenduak eman zizkien.

    Gonzalo Nardiz ek, garai horretan, nekazaritza erreformatzeko proiektu bat landu zuen, baina ez zen onartu. Proiektuaren asmoa zen landa lurrren errentariei nekazaritza lurren jabe izaten erraztea, ‘Solidaridad de Trabajadores Vascos y de Acción Nacionalista Vasca’ sindikatuaren nekazaritza programa baten arabera.
    1939an Francoren tropek irabazi ondoren, Gonzalo Nardiz ek, Gobernuko beste kideek bezala, erbesterako bidea hartu zuen, eta han 40 urte eman zituen. Parisen, Mexikon bizi zen, eta, 1946az geroztik, Donibane Lohitzunen. Erbesteko Eusko Jaurlaritza desegin eta gero, Gernikako Estatutua onartu zenean, Gonzalo Nardiz jarduera politikotik aldenduta egon zen guztiz. 2003ko urriaren 25ean Bilbon hil zen, 97 urte zituela.

  • Txiletar ordezkaritza euskadin bisitari

    Txileko ordezkaritzak kooperatiba, ustiapen eta erakunde batzuk bisitatuko ditu astean zehar.

    Ordezkaritzan, Txileko Nekazaritza ministro-ordea, PROCHILE eta INDAP aholkulari-enpresen bi pertsona eta nekazari batzuk datoz. Hoietako bateon bat UNAF-Txileko Kooperatiben Fedeazioaren partaidea da.

    Atxikitako argazkian, atzokoa, taldea UDAPA kooperatiban egon zen, horko zuzendari-ordea den Roberto Ruiz de Infanterekin.