Monthly Archives

ekaina 2016

  • ABERE kooperatibak 5S-ak implantazioa hasi da

    ABERE kooperatibak 5S-ak implantazioa hasi da Vitoria-Gasteizko egoitzan eta ganadu-zerbitzuetako ibilgailuetan.

    5S metodología, TOYOTAN jaio zen, 60 hamarkadan, industria inguru batean, enpresen kudeaketan laguntzeko helburuarekin.

    Metodologia 5S-k, bere izena japoniar 5 hitzen hasierari sor diote, alegia:

    – Seiri – Beharrezkoa ez dena baztertu
    – Seiton – Beharrezkoak kokatu
    – Seiso – Zikinkeria kendu
    – Seiketsu – Anomaliak nabarmendu
    – Shitsuke – Hobetzen jarraitu

    5S ezarpenak erakundetan lehiakortasuna hurrengo aldeetan hobetzea du helburu: emankortasuna, produktu eta zerbitzuen kalitatea, pertsonen garapena eta motibazioa, malguntasuna eta arintasuna aldaketan, eta abar.

    Beste helburuen artean, ipini dituzte:
    – Bilaketa denborak %60a murriztea.
    – Lekua %50a handitzea.
    – Zikintasun iturriak desagertaraztea.
    – Garbiketa denborak %80a gutxitzea.

    5Sen inplantazioa kooperatibaren zuzendaritzak eta langileok bultzatu dute. Prozesu osoa, Federazioaren kalitate-teknikoa den Maite Corresek zuzenduko du. Inplantazioa burutzeko 6 hilabeteko epea estimatzen da.

    ABERE Kooperatiba, Sergal kooperatiba eta Abeltzain kooperatibaren bat-egitearen ondorioa da. Kooperatiba honen xede orokorra nekazaritza eta elikadura sektorean koordinazioa egitea da.

    Honekin batera, hainbat zerbitzu, teknikoak, albaitaritzazkoak eta ekonomikoak, ere eskaintzen ditu, bereziki, Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintza sektorean. Eta landa garapenaren sustapenarekin harremana duten ekimenak ere bere eskumena dira. Bere xede sozialaren parte ere badira, bere bazkideen eta erabiltzaileen sektorearen informazioaren sistemak koordinatzea.