Monthly Archives

uztaila 2016

  • Kooperatibak Santiagoko Jaietan, Vitoria-Gasteizen.

    Atzo, ohiko Santiago Azoka izan zen, Vitoria-Gasteizen, Blusa eta Neskaren eguna barruan, Ama Zuriaren jaiak direla eta.

    Jai egitaraua ganadu eta nekazari-elikagai azoka batekin bete zen. Hain zuzen ere, ABERE kooperatibak bere bazkideak koordinatzen ditu hauen ganadua erakutziz.

    Ihardunaldi honetan, FAOk Nazioarteko Hegoskarien Urtea izendatzearekin batera, GARLAN kooperatibak erakusketa berezia egin zuen, bai informazio aldetik, bai sukaldaritza aldetik, primerako indabak dastatzen, bai ohiko moduan edo era berrian. Alegia, hegositak edo entsalada moduan.

    Era berean, Moretako Ehiera La Equidad Kooperatibak olio dastaketa egin zuen.

  • MIBA eta PIENSOS DEL NORTE pentsu-fabrikak batu egiten dira

    Joan den uztailaren 7an, Markinako kooperatibaren eta Mungiako merkantilaren arduradunek batzeko egitasmo berri bat sinatu zuten.

    MIBA kooperatiba, Markinan kokaturik, egitasmo berri hau eramateko arduraduna izango da.

    Beste aldetik, PIENSOS DEL NORTE merkantila, aintzineko ABERENAtik jaioa eta Mungian kokaturik, kooperatibak xurgatu egiten du.

    Bi fabrika batzearekin sinergia handiak lortuko dira, bai bolumen eta zerbitzu aldetik, bai kalitatearen aldetik, espezializazioaren aldetik eta abar.

    Egitasmo berriaren ahalmena oso handia da, 200.000 Tm/urtean eta 40 lanpostu sortzen du. Bere lan-esparrua Euskadi, Burgos eta Kantabria da.

    Eusko Label sigiluarekiko pentsuak ekoiztuko ditu. Horretaz gain, kalitatean eta ingurmenean lan inportanteak egin dituzte, besteak beste, pentsu ekoizpenetan karboi aztarna ateratzen.

    Kooperatibaren bazkideek hurrengo aziendak dituzte: behiak, ardiak, txerriak, hegaztiak, zaldiak eta untxiak.

    Kooperatibaren zuzendari berria, Iosu Ogiza da.

  • Lehen Sektorean Lan Arriskuaren Prebentzioari buruzko ihardunaldiak

    Joan den ekainaren 30a eta uztailaren 1a, osteguna eta ostirala, OSALANek Lehen Sektorean Lan Arriskuaren Prebentzioari buruzko ihardunaldia antolatu zuen.

    Kooperatiben tekniko batzuk eta Federazioaren Enpresa arteko Lan Arriskuen Prebenzioarko Zerbitzuak parte hartu zuten hitzaldietan.

    Hain zuzen ere, Zerbitzu honek, dagoeneko, kooperatibetatik eta koopearatiben langiletik, %60a baino gehiago biltzen du.

    OSALANgo web orrian ikus dezakezu ihardunaldiaren laburpena, emandako hitzaldiak, argazkiak eta bideoak.

  • 2015ko Baltzu Zerga ihardunaldia bukatu zen

    Atzo, Federazioak urtero egiten duen Baltzu Zerga ihardunaldia egin zen, Arkauteko Nekazari Eskolan.

    Koop eratibetatik hogei bat kontable eta fiskalitate arduradun agertu ziren.

    Ihardunaldian, kooperatiben berezitasunak fiskalitatearen aldetik aztertu ziren, hala nola legislazioan sartu diren azken berrikuntzak.