Daily Archives

uztaila 18, 2016

  • MIBA eta PIENSOS DEL NORTE pentsu-fabrikak batu egiten dira

    Joan den uztailaren 7an, Markinako kooperatibaren eta Mungiako merkantilaren arduradunek batzeko egitasmo berri bat sinatu zuten.

    MIBA kooperatiba, Markinan kokaturik, egitasmo berri hau eramateko arduraduna izango da.

    Beste aldetik, PIENSOS DEL NORTE merkantila, aintzineko ABERENAtik jaioa eta Mungian kokaturik, kooperatibak xurgatu egiten du.

    Bi fabrika batzearekin sinergia handiak lortuko dira, bai bolumen eta zerbitzu aldetik, bai kalitatearen aldetik, espezializazioaren aldetik eta abar.

    Egitasmo berriaren ahalmena oso handia da, 200.000 Tm/urtean eta 40 lanpostu sortzen du. Bere lan-esparrua Euskadi, Burgos eta Kantabria da.

    Eusko Label sigiluarekiko pentsuak ekoiztuko ditu. Horretaz gain, kalitatean eta ingurmenean lan inportanteak egin dituzte, besteak beste, pentsu ekoizpenetan karboi aztarna ateratzen.

    Kooperatibaren bazkideek hurrengo aziendak dituzte: behiak, ardiak, txerriak, hegaztiak, zaldiak eta untxiak.

    Kooperatibaren zuzendari berria, Iosu Ogiza da.